Mintzolak hiru diru laguntzino emongo ditu, bertsolaritzearen inguruko ikerkuntzea bultzatzeko

Bizkaie! 2015-07-21 16:58   Bertsolaritzea

Mikel Laboa katedreagaz batera egin dau deialdia Mintzola Fundazinoak. Unibertsidadeko edozein jakintza alorretatik abiauta, bertsolaritzearen inguruko ikerkuntzea bultzatzea da helburu nagusia. Hautagaien lanaren kalidadea aintzat hartuta, hiru proiektu lagunduko dira diruz. Master amaierako lanei lehentasuna emongo jake.

Mintzola Fundazinoak azaldu dauenez, bertsolaritzeari buruzko ikerkuntzea hasierako pausuetatik bultzatu nahi dabe. Horregaitik, diru laguntzino deialdiagaz, ikerlari barriak erakarri nahi ditue, bertsolaritzea ikergai hartu daien. Master amaierako tesiei lehentasuna emongo jako, beraz, deialdian. Beste ikerlan monografiko batzuk be aintzat hartuko dira, geroko tesiak bultzatzeko asmoz.

Eskariak aurkezteko epea irailaren 11n amaituko da. Beranduenez, hil horren amaieran jakineragingo da ze ikerlan aukeratu dituen.

Guztira, hiru diru laguntzino emongo dira. Mintzola Fundazinoak eta Mikel Laboa katedreak aukeratuei eskatuko deutse, 2016ko iraila baino lehen ikerketea amaituta eukiteko. Informazino gehiago, hemen: http://www.mintzola.eus/bertsolaritzaren-ikertegia/ikerkuntza/ikerketa%20kontratu%20eta%20proiektu%20sariak/ikerketa-proiektu-sariak-2015

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu