VI. Esaera Zaharren Txapelketea irailaren 26an Plentzian

Bizkaie! 2015-09-25 12:29   Bertsolaritzea

Sei liburu baino, maisu on bat hobe lemapean, atsotitz edota esaera zaharren jaialdi honetan parte hartzen daben taldeek 60 esaera zahar ezagutu eta buruz ikasi behar izango ditue, Oihana Perea eta Unai Iturriaga konbidautako bertsolarien kantuek zein esaerari erreferentzia egiten deutsien asmetako.

Egun osoko egitaraua zapatu goizeko 11:00etan hasiko da. Ordu horretan, parte-hartzaile, musikari eta nahi daben guztiak Eleiz plazan batuko dira. Horren ostean, poteoa hasiko dabe herrian zehar, lau ibilbidetan banatuta. Ibilbide horreetako bakotxean, bost talde inguru egongo dira, eta tabernaz taberna doazen bitartean, txapelketearen lehenengo zatia jokatuko dabe. Kontuak kontu, aldez aurretik prestautako bertsoak kantauko ditue Oihana Perea eta Unai Iturriaga bertsolariek. Holan, parte hartzen daben taldeek, txandaka, berbaz berba eta letraz letra asmau beharko dabe bertsoan kontetan dan egoereagaz lotutako esaera zaharra zein dan, lehiaketako zerrendan dagozan hirurogeiren artean. Esaera zahar gehien asmetan dituen taldeek finala jokatuko dabe.

Goizeko zati hori amaitzen dabenean, nahi dabenak gaztetxera hurreratuko dira bazkalostean txapelketearen bigarren zatiari ekiteko: finala jokatzeko, hain zuzen be. Han, bertsolariek bat-bateko bertsoak kantauko ditue, eta aurreko zatian lez, esaera zaharra zein dan igarri beharko dabe taldeek. Finalean puntu gehien lortzen dituan taldeak txapelketea irabaziko dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu