Irailaren 20an hasiko da Gipuzkoako bertsolari txapelketea, 43 parte-hartzailegaz
2015-09-14 09:59 BertsolaritzeaBeasainen jokatuko dan saioagaz ekingo deutsie lehiaketeari, final zortzirenetako fasean. Final laurenak eta finalaurrekoak jokatu eta gero, abenduaren 20ko finalean erabagiko da aurtengo Gipuzkoako txapelduna. Aitor Sarriegi aurreko edizinoko irabazleak ez dau parte hartuko eta, beraz, 43 parte-hartzaileetako bat be ez da finalera zuzenean helduko.
Beasainen jokatuko dan saioagaz ekingo deutsie lehiaketeari, final zortzirenetako fasean. Final laurenak eta finalaurrekoak jokatu eta gero, abenduaren 20ko finalean erabagiko da aurtengo Gipuzkoako txapelduna. Aitor Sarriegi aurreko edizinoko irabazleak ez dau parte hartuko eta, beraz, 43 parte-hartzaileetako bat be ez da finalera zuzenean helduko.
Beasaineko Igartza jauregian egin da Gipuzkoako bertsolari txapelketearen 2015eko ekitaldiaren aurkezpena. Izan be, herri horretako Usurbe antzokian hasiko da norgehiagokea, irailaren 20an, domekea. Hiru hilean, 15 saio jokatuko dira: sei final zortziren, bost final lauren, hiru finalaurreko eta finala. Abenduaren 20an jokatuko da finala, Donostiako Illunbe kiroldegian. Saio guztien egutegia, hemen.
Udabarrian Gipuzkoa Bertsotan fasea jokatu zan, herrialdeko 74 bertsolarigaz. Hortik, 30 sailkatu dira txapelketarako. Horrezaz gan, aurreko edizinoan finalaurrekoetara heldu ziran 13 bertsolari be sartu dira. Guztira, hortaz, 43 parte-hartzaile. Final laurenetan sartuko dira Agin Laburu, Beñat Gaztelumendi, Jexux Mari Irazu, Jon Martin, Alaia Martin, Iñaki Apalategi eta Unai Agirre, ganerakoak hasiera-hasieratik sartuko dira. Aitor Sarriegi jarduneko txapeldunak ez dau parte hartuko oraingoan. Parte-hartzaile guztien zerrendea, hemen.
Bertsolarien lanari laguntzen, bederatzi gai-jartzaile, 19 epaile, hiru idazkari eta laguntzaile ugariko lantaldea egongo da beharrean. Sintonia berezia eta logotipoa eukiko ditu txapelketeak. Sarrerak salgai dagoz, Bertso Sarrerak webgunean, baita finalaurretarainoko saio guztietara joan ahal izateko bonua be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!