Bertso maratoia antolatu dau Algortako Bertso Eskoleak, hilaren 31rako

Bizkaie! 2015-07-21 13:39   Bertsolaritzea

Eguerdian hasi eta iluntzeraino, Algortako txokoak bertsoz beteko ditu ALBEk San Inazio egunean. Jone Uria, Imanol Uria, Beñat Gaztelumendi eta Andoni Egaña izango dira bertso maratoiko protagonistak. Bazkaria eta poteoa be egongo dira, bertsoz horniduak.

Maratoia eguerdiko 13:00etan hasiko da, Kasino plazan. Bertan, bertso saioa eskeiniko dabe lau bertsolariek. Ondoren, Jone Uria Bizkaiko finalistea eta Andoni Egaña Euskal Herriko txapeldun izandakoa, maratoian sartuko dira.

Indarrak berreskuratzeko, Patxeko II tabernara joko dabe partehartzaile guztiek, bertso bazkaria egongo da eta, 15:00etan. Ostean, Algortako tabernetatik osteratxoa egingo dabe, bertso-poteoan. Iluntzera arteko bertsoak izango dira Getxoko parte horretan, beraz, hilaren 31n, barikua.

Bertso Maratoian izena emoteko epea, hilaren 27ra artekoa da. ALBE, Algortako Bertso Eskoleagaz bat egin behar da horretarako (albegetxo@gmail.com). Helduek 20 euro ordaindu beharko ditue eta adin txikikoek, 15.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu