Elizondo eta Donostiako finalaurrekoetan, Igor Elortza eta Unai Iturriaga bizkaitarrak irabazle
2013-11-25 10:28 BertsolaritzeaUnai Iturriaga eta Igor Elortza durangarrak nagusi izan dira astegoienean jokatu diran Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurreko bietan. Iturriagak 725 puntu lortu zituan zapatuan, Elizondon, eta Elortzak, 703 puntu, domekan Donostian.
Bertso Derbia urtarrilaren 3an izango da
2013-11-19 11:28 BertsolaritzeaAthletic eta Realaren arteko derbia atxakiatzat hartuta, Sartu dimensino barri batean lemapeko bigarren Bertso Derbia egingo da datorren urtarrilaren 3an, futbol derbia jokatuko dan astegoienean, Donostiako Antzoki Zaharrean, 19:00etan.
Aitor Sarriegi eta Sustrai Colina nagusi astegoieneko finalaurrekoetan
2013-11-18 10:03 BertsolaritzeaFinalaurrekoak amaituta, ondokoak dira finalaurrekoen bigarren itzulirako sailkatzea lortu daben bertsolariak: Amets Arzallus, Igor Elortza, Aitor Sarriegi, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Mantxi, Jokin Uranga, Unai Iturriaga, Julio Soto, Alaia Martin, Fredi Paia, Etxahun Lekue, Jon Martin, Aitor Mendiluze, Unai Agirre, Jone Uria, Agin Laburu eta Jexux Mari Irazu.
Amets Arzallus eta Igor Elortza bertsolariak hurrengo finalaurrekoetarako sailkatu dira
2013-11-11 10:11 BertsolaritzeaBertsolari Txapelketa Nagusiko lehenengo finalaurreko biak jokatu dira astegoinean, bata, Gernikan, eta bestea, Tolosan. Zapatuan, Amets Arzallus izan zan nagusi, eta domekan, Igor Elortza. Holan, biek lortu dabe finalaurrekoen bigarren bueltarako txartela.
Bertsolaritzea berbagai 'El patrimonio cultural inmaterial a traves de sus protagonistas' jardunaldietan
2013-10-30 13:13 BertsolaritzeaMaialen Lujanbiok eta Andoni Egañak ordezkatuko dabe bertsolaritzea. Gai-jartzaile eta itzultzaile lanak Mintzolako Karlos Aizpuruak egingo ditu. Bertsolariakaz batera parte hartuko dabe Alpujarretako (Trovo) José López Sevillak eta Juan Morónek zein Galiziako (Regueifas) José Manuel Durán Couñago eta Jesús Lema inprobisatzaileek be.
Badator Bertxoko 2013 sariketea
2013-10-29 14:26 Bertsolaritzea2013ko edizinoak formatu aldaketea ekarri dau, izan be, bikoteen arteko sariketa bihurtu da. Eskuernaga, Izarra eta Kanpezu izango dira kanporaketak jokatzeko herriak eta finala, barriz, Agurainen jokatuko da. Lehenengo kanporaketea Eskuernagan izango da zemendiaren 2an.
Etxahun Lekuek irabazi dau Oiongo azken kanporaketea eta Tolosako finalaurrekorako txartela lortu dau
2013-10-28 10:00 BertsolaritzeaOionen lehen postua lortuta, Lekue zuzenean sailkatu da finalaurrekoetarako eta zemendiaren 10ean Tolosan jokatuko dan bigarren finalaurrekoan kantauko dau. Saioko puntuazinoari erreparauta, Etxahun Lekue da finalaurrekoetarako sailkatu dan bertsolari bakarra.
Igor Elortza bertsolari durangarra nagusi izan da Legazpiko kanporaketan
2013-10-21 11:14 BertsolaritzeaBertsolari Txapelketa Nagusiko azkenaurreko kanporaketan Igor Elortza izan da irabazlea, eta halan finalaurrekoetarako txartela eskuratu dau. Durangarrak 679 puntu lortu zituan. Beñat Lizasok, Jokin Urangak eta Iñigo Mantzizidor Mantxi-k be aurrera egin dabe.
Arrate Illaro eta Jon Sarasua Sardinian
2013-10-17 17:42 BertsolaritzeaPaulu Zedda Sardiniako inprobisatzaileak antolatu dau Sardiniako topaketea eta bertan Sardiniako kantu inprobisatuari buruzko berbaldiak eta saioak antolatu ditue eta kanpoko konbidatu lez Euskal Herriko ordezkaritzea hautatu dabe.
Astegoienean kanporaketak irabazita, Julio Soto eta Beñat Gaztelumendi finalaurrekoetan dagoz
2013-10-14 10:43 BertsolaritzeaHendaian irabazita, Julio Soto zuzenean sailkatu da finalaurrekoetarako eta zemendiaren 9an, Gernika-Lumon jokatuko dan finalaurrekoan kantauko dau gorritiarrak; Altsasun irabazita, barriz, Beñat Gaztelumendi añorgarra zuzenean sailkatu da zemendiaren 17an, Murgian jokatuko dan finalaurrekoan kantetako.
Aurtengo Xalbador Eguna, urriaren 11tik 13ra, Xalbador eta Basarriren omenez
2013-10-10 11:14 BertsolaritzeaXalbadorregaz batera, Basarri izango dau gogoan 2013ko Xalbador Egunak. Urriaren 11tik 13ra Urepelen egingo dan jaiaren goiburua Xalbador eta Basarri izango da. Urriaren 11n, Benito Lertxundik kontzertua eskainiko dau, eta 12an Xalbadorren itzalean, hamar urte Joxemari Iriondok idatzitako liburua aurkeztuko da. Sebastian Lizaso, Juan Jose Eizmendi Loidisaletxe II, Amets Arzalluz eta Joxe Luis Gorrotxategi bertsolariak Urepelen izango dira.
'Kafkaren aulkia', irakurraldi bertsotua aurkeztu dau Lankuk
2013-10-09 18:15 BertsolaritzeaBertsoa eta literaturea buztartuko dituan Kafkaren aulkia ekimenean Uxue Alberdi eta Andoni Egaña bertsolaria, Pello Ramirez musikaria eta hainbat idazle (Andu Lertxundi, Eider Rodriguez, Harkaitz Cano, Oier Guillan, Arantxa Urretabizkaia, Unai Elorriaga, Miren Agur Meabe, Lander Garro, Itxaro Borda, Jon Sarasua, Iratxe Esnaola, Xabier Mendiguren...) izango dira parte-hartzaileak.
'Gu ere bertsotan', astean ordu bat bertsolaritzeagaz jolasean
2013-10-09 11:23 BertsolaritzeaBizkaiko Bertsozale Elkarteak Gu ere bertsotan proiektua jarri dau martxan Bizkaia osoko ehun ikastetxetan. Urrian hasi eta maiatzera arte iraungo dau ikasturteak eta lau mila ikaslek parte hartuko dabe.
Mintzolak bertsolaritzeari buruzko hainbat ikerketa abiatu ditu Bertsolari Txapelketa Nagusiaren inguruan
2013-10-07 11:35 BertsolaritzeaBertsolari Txapelketa Nagusiaren olatua baliatuz bertsolaritzeari buruzko ikerketak eta jardunaldiak antolatuko ditu Mintzola Fundazinoak. Munduko Kantu Inprobisatuaren Jardunaldiak Villabonan egingo ditue, urriaren 9tik abenduaren 15era bitartean.
Agin Laburuk finalaurrekoetarako txartela irabazi dau, Markina-Xemeinen irabazita
2013-10-07 10:22 BertsolaritzeaAgin Laburuk irabazi dau Markina-Xemeinen jokatu dan Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren kanporaketea. Haren atzetik, hurranez hurran Jone Uria, Onintza Enbeita, Eneko Abasolo Abarkas, Eneko Fernandez eta Beñat Ugartetxea sailkatu dira.
Bertso Jai Agroekologikoa egingo dabe zapatuan, Urduñan
2013-10-02 18:00 BertsolaritzeaBigarren Bertso Jai Agroekologikoa egingo da zapatuan, hilak 5, Urduñan, Gure hizkuntza, gure elikadura, gure mundua lemapean. Maialen Lujanbio eta Jon Maia bertsolariak izango dira bertso jaiaren protagonistak.
Euskal Herriko Bertso Eskolen Egunak egun osoko jai bihurtuko dau Markina-Xemeingo saioa
2013-10-01 17:31 BertsolaritzeaBertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren kanporaketea Markina-Xemeinen egingo da datorren zapatuan, hilaren 5ean, 17:30ean, frontoian. Saio hutsa baino zeozer gehiago, egun osoko jaia izango da, egun horretan Euskal Herriko Bertso Eskolen Eguneko hirugarren edizinoa ospatuko baita Markina-Xemeinen.
Balendin Enbeita Bertso-paper Lehiaketan parte hartzeko epea zabalik dago
2013-09-30 15:44 BertsolaritzeaBalendin Enbeita XI. Bertso-paper Lehiaketea martxan da. Lanak bialtzeko epea urriaren 18ra arte egongo da zabalik. ALBE Algortako Bertsolari Eskolak antolatu dau sariketea, Getxoko Udalaren laguntzinoagaz. Balendin Enbeita lehiaketa urte birik behin antolatzen da.
Jon Martin jaun da jaube Amasa-Villabonako kanporaketan
2013-09-30 11:55 BertsolaritzeaAmasa-Villabonan lortu dauen lehen postuari esker, Jon Martin zuzenean sailkatu da finalaurrekoetarako. Zemendiaren 9an, Gernika-Lumon jokatuko dan finalaurrekoan kantauko dau oiartzuarrak, Amets Arzallus eta oraindino erabakiteko dagozan beste lau bertsolarigaz.
Irailaren 29an abiatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusia
2013-09-17 15:43 BertsolaritzeaEuskal Herri osoko 43 bertsolarik ekingo deutse Bertsolari Txapelketa Nagusiari Amasa-Villabonan, irailaren 29an. Aurreko txapelketako finalistak eta herrialdeko bakotxeko txapelketetan sailkatuak izango dira lehian, Andoni Egaña izan ezik, 2009ko finalean izan arren uko egin deutso-eta parte hartzeari. Abenduaren 15ean jokatuko da finala, Barakaldoko BECen.
Eskerrik asko zuri. Suberterik onena opa deutsugu!!!
»» Bertso Udalekuetako hezitzaile bila dabiz