Joseba Barandiaran Anduezarentzat Hego Uribeko txapela

Bizkaie! 2016-03-08 09:44   Bertsolaritzea

Sei bertsolarik kantau eben finalean: Axier Goñik, Iker Garitagoitiak, Irati Erkiziak, Joseba Barandiaranek, Oihana Bartrak eta Txaber Ormazabalek. Joseba Barandiaranek jantzi eban txapela.

Joseba Barandiaran Anduezak jantzi dau eskualdeko txapela. Joandako martiaren 5ean ospatu eben Bilbon Hego Uribeko Zortzi Puntutan egitasmoa. Eskualdeko 17 bertsolarik parte hartu eben goizetik gauera egin ziran hiru saiotan.

Goizean, Kalderapekon batu ziran 17 bertsolari; bazkalostean, Kafe Antzokian kantau eben 10 lagunek; eta iluntzean, 7 Katu gaztetxean egin eben finala.

Sei bertsolarik kantau eben finalean: Axier Goñik, Iker Garitagoitiak, Irati Erkiziak, Joseba Barandiaranek, Oihana Bartrak eta Txaber Ormazabalek. Joseba Barandiaranek jantzi eban txapela.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu