Leioan hasiko da Uribe Kostako Bertsolari Txapelketea
2016-03-04 14:43 BertsolaritzeaZapatu honetan, martiaren 5ean, egingo dabe lehenengo kanporaketea, Leioan. 19:00etan hasita, Ganeko, Kurkudi eta Kazu tabernek hartuko dabe saio bana. Martiaren 12an, barriz, Algortan, bigarren kanporaketea hartuko dabe Villamonte tabernak, Ekinek eta Azebarri kultur alkarteak. Amaitzeko, Plentzian jokatuko ditue, hilaren 19an, finalaurrekoa eta finala.
Danetara, 24 bertsolari lehiatuko dira martian, Uribe Kostako txapelaren bila. Bizkaiko Bertsozale Alkarteak bultzatutako Zortzi Puntutan ekimenagaz bat egingo dau ALBE Algortako Bertsolari Eskoleak antolatutako sariketeak. Kanporaketa biak eta finalaurrekoa bertso-poteoaren formatuan egingo ditue. Lau bertsolariz osotutako hiru saio jokatuko dira eta finalari jagokonez, sei bertsolarik osotutako saioa izango da.
Kontuak kontu, zapatu honetan, martiaren 5ean, egingo dabe lehenengo kanporaketea, Leioan. 19:00etan hasita, Ganeko, Kurkudi eta Kazu tabernek hartuko dabe saio bana. Martiaren 12an, barriz, Algortan, bigarren kanporaketea hartuko dabe Villamonte tabernak, Ekinek eta Azebarri kultur alkarteak. Amaitzeko, Plentzian jokatuko ditue, hilaren 19an, finalaurrekoa eta finala; Danontzat gaztetxean egingo dabe saio nagusia. Bazkaria be antolatuko dabe.
Zortzi Puntutan ekimenaren helburua da eskualdea girotzea eta bertsogintzearen oinarria sendotzea. Bizkaiko txapelketara joango ez diranentzat, bestelako plaza bat izango da, eta joango diranentzat, entrenamendu aproposa, antolatzaileen esanetan. Eskualdeak berak hartzen dau antolakuntzearen ardurea, eta berak erabagiten dau formatua.
Saioak
- Martiak 5, zapatua. Lehenengo kanporaketea, Leioan:
19:00 Arrate Illaro, Peru de Pedro, Unai Mendiburu eta Xabier Albizu, Ganeko tabernan.
20:00 Peru Vidal, Iñigo Kortazar, Inazio Vidal eta Galder Bilbao Txapi, Kurkudi tabernan.
21:00 Beñat Vidal, Aitzol de Castro, Paule Loizaga eta Xabier Sainz de la Maza, Kazun.
- Martiak 12, zapatua: Bigarren kanporaketea, Algortan:
19:00 Josu Landeta, Arkaitz Gomez, Joanes Igeregi eta Daniel de Miguel, Villamonten.
20:00 Jone Uria, Unai Larrazabal, Pello Etxebarria eta Peio Arondo, Ekin tabernan.
21:00 Imanol Uria, Ekaitz Larrazabal Katxo, Miren Loizaga eta Itxaso Paia, Azebarrin.
- Martiak 19, zapatua: Finalaurrekoa eta finala, Plentzian, goizean eta arrastian. Saio nagusia, Danontzat gaztetxean.
Bertsolari gazteak
Uribe Kostako bertsolari gazteek Hego Uribeko taldearen kontra jokatuko dabe BBK Sariketearen kanporaketea. Martitzenean, martiak 8, izango da saioa, Zallako Zine Antzokian, 10:00etan. Saioaio horretan aurrera egiten dauen multzoak Busturialdeko taldea izango dau aurrez aurre martiaren 18ko finalean; 19:00etatik aurrera, Bilboko Kafe Antzokian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!