Arrate Illarok irabazi dau Uribe Kostako Bertsolari Txapelketako finala

Bizkaie! 2012-06-04 11:20   Bertsolaritzea

Aurrera doa Bizkaiko Eskualdeetako Bertsolari Txapelketea, hain zuzen be zapatuan Uribe Kostako finala jokatu zan Getxon. Arrate Illaro bertsolari getxotarra izan zan irabazle, 408 puntugaz

Badator Bizkaiko Umeen eta Gaztetxuen XXIX. Bertsolari Txapelketearen finala

Bizkaie! 2012-05-30 14:04   Bertsolaritzea

Ikastolen Elkarteak antolatuta eta Bertsozale Elkartea laguntzaile dala Bilboko Indautxun dagoan El Carmen aretoan egingo da finala, bariku honetan, hilaren 1ean, goizeko 11:00etan.

Arabako bertso eskolek '30 urte, 11 opari' egitasmoa abiatu dabe

Bizkaie! 2012-05-25 15:29   Bertsolaritzea

Arabako bertso eskolek 30 urte bete ditu. Urteurrena ospatzeko, 30 urte, 11 opari egitasmoa ipini dabe martxan. Danetara, hamasei bertso-saio antolatu ditue.

Bertsoapp iPhone, iPad eta iPod Touch-erako aplikazinoa sortu dabe

Bizkaie! 2012-05-24 11:01   Bertsolaritzea

Bertsoapp iPhone, iPad eta iPod Touch-erako bertso aplikazinoa garatu dau Lander Unanuek. Daborduko Apple enpresearen App Storen eskuragarri dago, doban.

Gorka Ostolaza 'Potxis'-Lea-Artibaiko txapeldun

Bizkaie! 2012-05-21 11:36   Bertsolaritzea

Sailkapen nagusian, Gorka Ostolazaren (423 puntu, buruz burukoa kontuan hartuta) ondoren, Joseba Artza (404,5 puntu, sailkatzeko baliogarriak 250,5), Xabat Galletebeitia (246), Nerea Ibarzabal (224,5), Aitor Arrizubieta (207) eta Eneko Arrate (206) sailkatu ziran.

Iñaki Iturriotz igorreztarra eta Gorka Lazkano iurretarra zuzenean sailkatu dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketara

Bizkaie! 2012-05-14 11:26   Bertsolaritzea

Eskualdeetako Bertsolari Txapelketako bigarren ekinaldia egin dabe astegoienean Abadiñon eta Zeanurin. Iñaki Iturriotz igorreztarra eta Gorka Lazkano iurretarra zuzenean sailkatu dira Bizkaiko Txapelketarako.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Aitor Arrutia eta Oihana Bartra irabazle, Eskualdeetako Bertsolari Txapelketako lehenengo ekinaldian

Bizkaie! 2012-05-07 11:08   Bertsolaritzea

Martxan da Eskualdeetako Bertsolari Txapelketea, astegoienean saio bi izan dira; bata, Enkarterriko bertsolarien artekoa, eta, bestea, Hego Uribekoen artean. Enkarterriko eskualdean, Aitor Arrutia izan da nagusi, eta Hego Uriben, Oihana Bartra.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Txapelketako protagonistak (IV)

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2012-05-04 16:40   Bertsolaritzea

Nire alkarrizketek honezkero Rocky Balboa sagearen itxurea hartu badabe be, hemen natortzue laugarren parteagaz: Asier Ibaibarriaga (Ermua, 1973) Bizkaiko Bertsozale Elkartearen lehendakaria ezagutuko dogu berton.

Hamabi bertsolari batuko ditu 28. Udabarriko Bertso Saioak programeak Santutxun

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-05-03 15:38   Bertsolaritzea

Punta-puntako hamabi bertsolari izango dira Udabarriko Bertso Saioak programan, besteak beste, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Jon Maia, Aitor Sarriegi eta Amets Arzallus. Santutxuko Bertso Eskolearen eta Bilboko Udalaren ekimenak 28. edizinoa izango dau aurtengoa.

Herrien arteko VII. Berba Probak Mungian

Bizkaie! 2012-05-03 11:37   Bertsolaritzea

Lagune, igerri esakune! lelopean, herritarren ekimenari esker eta Txokolo kultur alkarteak bultzatuta, maiatzaren 12an Herrien arteko VII. Berba Probak egingo dira Mungian. Goizeko 11:00etan hasita, Mungiako eta inguruetako esakuneak eta bertsoak batzen dituan txapelketearen zazpigarren edizinoa da aurtengoa.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Martxan da 2012ko Eskolarteko Bertsolari Txapelketea

Bizkaie! 2012-05-02 18:26   Bertsolaritzea

Martxan dagoz herrialdeetako Eskolarteko Bertsolari Txapelketak; lehenengo saioak eguaztenean, hilaren 2an, hasi dira. Idatzizko sariketatan zein bat-bateko saioetan parte hartzeko aukerea eukiko dabe ume eta gaztetxuek, maila bitan banatuta, adinaren arabera: 14 urtera artekoak eta 14-18 urte bitartekoak. Finala bagilaren 16an izango da, Aguraineko Harresi aretoan.

Astegoienean abiatuko da Barakaldon aurtengo Eskualdetako Bertsolari Txapelketea

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-05-02 15:10   Bertsolaritzea

Aurtengo Eskualdetako Bertsolari Txapelketan 63 bertsolarik hartuko dabe parte, zortzi taldetan banatuta. Saioak maiatzean eta bagilean egingo dira; lehenengoa, hilaren 5ean, Barakaldon. Aurton be, txapelketea online segidu ahal izango da, www.bizkaikotxapelketea.biz webgunean.

Espero ziran marka guztiak hausi ditu bertsomoviedako lehenengo edizinoak

Bizkaie! 2012-04-17 13:13   Bertsolaritzea

Danetara, 26 lan aurkeztu dira, eta parte-hartzaileak ehundik gora izan dira; baina parte-hartzeagaz bakarrik ez, jarraipenagaz be oso gustora dagoz antolatzaileak, webguneak 13.000 bisita izan ditualako bozketa epea zabaldu zanetik, egun batzuetan 1500 bisitari desbardin izatera be helduz, eta sare sozialetan jarraipen handia izan dauelako.

Sopelako XIX. Esaera Zaharren Txapelketea apirilaren 21ean izango da

Bizkaie! 2012-04-04 11:08   Bertsolaritzea

Sopelako Esaera Zaharren Txapelketeak 19 urte beteko ditu aurten, udalerri bizkaitarreko AEK-k Udalaren lankidetzeagaz antolatuta. Aurten, apirilaren 21ean izango da, Ur isuria.. gaitz biltzen! lelopean. Julio Soto nafarra eta Arrate Illaro algortarra izango dira bertsolari konbidatuak, eta parte-hartzaileek bertso bakotxa jagokon esaera zaharragaz lotu beharko dabe.

Errimak Exkaxko taldeak irabazi dau Bardoak 2012 txapelketea

Bizkaie! 2012-04-02 18:44   Bertsolaritzea

Errimak Exkaxko taldeak irabazi eban zapatuan Bardoak 2012 Nafarroako taldekako bertsolari txapelketea, Leitzako frontoian, 500 bat lagunen artean. Eneko Fernandez, Estitxu Fernandez eta Iñigo Olaetxea bertsolarioek osotu dabe Errimak Exkaxko taldea.

Txapelketako protagonistak (III)

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2012-03-30 12:08   Bertsolaritzea

Hori bai, gero! Oraingoan bai. Txapelketako protagonistak (I) eta (II) alkarrizketakaz gangarra gora euki badot, oraingoan, gitxienez, paparra atarata nator. Pentsetan dot inoz esan deutsuedala bertsolariak eta bertsozaleak dirala Txapelketearen enkofratzaileak. Ba, hemen dozuez azken talde horretako bi: Ana Mari Zuluaga (Zeanuri, 1955) eta Jesus Mari Iturrioz (Igorre, 1954).

Lautada eta Martin Ttipia irabazle Aramaioko finaleko giro ezin hobean

Arabako Bertsozale Alkartea 2012-03-26 11:37   Bertsolaritzea

Talde bik eroan behar eben txapela: idatzizko modalidadean Gasteizko Martin Ttipia izan da irabazle aurten be. Bat-batekoan, barriz, Aguraingo Sorginetxe izan da herrira txapela eroateko ohorea izan dauena.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Durangaldeak irabazi dau Bertsolari Gazteen XX. BBK Sariketea

Bizkaie! 2012-03-26 10:32   Bertsolaritzea

Durangaldea izan da irabazle Bertsolari Gazteen XX. BBK Sariketan. Bilboko Kafe Antzokian izan zan finala, bariku arrastian, Durangaldea eta Lea Artibaiko taldeen artean. Aurton, Lea Artibai taldeko Naroak jaso dau Bizkaiera egokienari saria, eta Durangaldeko Txaber Altube izan da Finalistarik Gazteena.

Badator Bertsolari Gazteen XX. BBK Sariketako finala

Bizkaie! 2012-03-21 17:16   Bertsolaritzea

Asteon, barikuan, martiak 23, arratsaldeko 19:00etan jokatuko da Bizkaiko Bertsozale Elkarteak, Bizkaiko Ikastolen Elkarteak eta BBK-k antolatutako sariketako finala, Bilboko Kafe Antzokian, Lea Artibai eta Durangaldea taldeen artean.

Txapelketako protagonistak (II)

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2012-03-15 10:40   Bertsolaritzea

Txapelketako protagonistak (I) alkarrizketearen ostean, banatortzue bigarrenagaz. Oraingoan, Galdakaoko basajaunagaz egin genduan legez, Maite Berriozabal (1987) berriztar pertxenta hobeto ezagutuko dogu. Maitek, gaztea izan arren, makinatxu bat urte daroaz gai-jartzaile beharretan.