Emozinoak eta umorea aztergai, garagarrilaren 1etik 3ra, Ahoa Bete Hots jardunaldietan
2015-06-04 11:15 BertsolaritzeaGaragarrilaren 1etik 3ra bitartean izango dira jardunaldiak Gaztelumendik azaldu dauen moduan eta egitaraua eta izena emoteko informazinoa dagoeneko ikusgai da Mintzolaren webgunean. Bagilaren 4an ekingo jako izen-emoteari eta 22ra arte egongo da zabalik.
Datorren zapatuko Ataungo bi saioakaz amaituko da Gipuzkoa Bertsotan
2015-06-04 10:24 BertsolaritzeaGipuzkoa Bertsotan azken txanpara heldu da. Zapatuan, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkapen faseko azken bi saioak jokatuko dira Ataunen, herri antzokian. Horreen ostean jakingo da irailerako sailkatu diran 30 bertsolarien izenak.
Bizkaiko Bertso Eskolen eguna eta Eskolarteko finala bagilaren 6an, Igorren
2015-06-03 11:15 BertsolaritzeaOndorengoak izango dira bagilaren 6ko finalean bat-batean kantauko daben 8 bertsolariak: Iker Garitagaitia Astigarraga, Igor Galartza Intxausti, Lur Ziarrusta Intxaurtza, Lurdes Ondaro Mallea, Paule Loizaga Legarra, Peio Azkarate Elejabarrieta, Txaber Altube Sarrionandia eta Unai Mendiburu Valor.
Astegoienean zortzi jokatu ostean, azken bi saioei begira jarri da Gipuzkoa Bertsotan
2015-06-01 15:47 BertsolaritzeaNahikari Gabilondo, Haritz Casabal, Egoitz Eizagirre, Gemma Urteaga, Jon Maia, Ane Labaka, Ibai Esoain eta Manex Mujika izan dira saioetako irabazleak. Bi saio falta dira sailkapen fasea amaitzeko, Ataunen jokatu dira datorren zapatuan.
21.000 ikaslek landu dabe bertsolaritzea ikastetxeetan
2015-05-29 10:47 BertsolaritzeaHezkuntza arautuko lanketeari jagokonez, danetara, 410 ikastetxeetan gauzatzen da Gu ere Bertsotan proiektua: 38 irakaslek gauzatu dabe jarduna, 21.000 ikaslegaz bertsolaritzea landuz. Azken asteotan ikasturteko lana erakusteko hainbat jaialdi eta topaketa egiten dabilz ikastetxeetan eta ikastetxeen artean.
60 gaztek parte hartu dabe Nafarroako Bertso Eskolen Egunean
2015-05-26 10:33 BertsolaritzeaLesdakako Kultur Etxean 10-15 urte bitarteko 60 gazte batuta, bertso-eskola bakotxaren agurrakaz emon jakon hasierea eguneko ekitaldiari. Bertan izan ziran Lesaka, Bera, Igantzi, Etxalar, Iruñea, Barañain eta Sakanako kideak. Ondoren, Nafarroako Bertsopaper Lehiaketako saridunen lanak entzun eta sari banaketa ekitaldia egin zan.
Peru Abarrategi nagusi Arabako Bertso-eskolartekoan
2015-05-25 13:06 BertsolaritzeaEpaimahaiak, holan erabagita, Peru Abarrategik irabazi eban finala. Hemendik aurrera, edizino batetik bestera, eskuz esku pasauko dan saria jaso eban. Gasteizko Peru Amorrortu bigarren postuan sailkatu zan. Biak izango dira Orion bagilaren 27an jokatuko dan Euskal Herriko eskolarteko txapelketako finaleko Arabako ordezkariak.
Nafarroako gazteen bertso eskolen eguna ospatuko da domekan Lesakan
2015-05-21 18:42 BertsolaritzeaUrtero legez, ikasturte amaiereagaz batera Nafarroako gazteen bertso eskolek euren eguna ospatuko dabe; maiatzaren 24an, domekan, Lesakan egingo dan jai honek, 10-15 urte bitarteko ikasleak batuko ditu, goiz eta arratsaldeko egitarau baten bueltan.
Euskal Herriko Eskolarteko finala egitarau ederragaz dator
2015-05-21 15:33 BertsolaritzeaBagilaren 27an egingo da Orioko frontoian Eskolarteko finala, lurralde bakotxeko bina ordezkarigaz, txapelduna eta txapeldunordeagaz, hain zuzen be. Goizeko 11:00etatik hasita egun osoko festa dago antolatuta.
Astegoienean zortzi saio jokatuta, bigarren itzuliari ekin deutso Gipuzkoa Bertsotanek
2015-05-18 17:52 BertsolaritzeaAitor Urbieta, Maider Arregi, Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Egoitz Eizagirre, Jon Maia, Ane Labaka, Ander Lizarralde eta Unai Muñoa izan dira saioetako irabazleak. Lehen itzulia amaitu da eta Bergaran bigarren itzuliari ekin eutsien bertsolariek. Hurrengo astegoienean atsedenaldia hartuko dau Gipuzkoa Bertsotanek.
Gipuzkoa Bertsotan, sei saio jokatu dira astegoienean
2015-05-11 17:31 BertsolaritzeaZapatuan, Astigarragan eta domekan, Oiartzunen eta Idiazabalen; hiru herritan izan da Gipuzkoa Bertsotan, Txapelketarako sailkapen fasea. Herri bakotxean bi saio jokatu ziran, goizez eta arratsaldez, 38 bertsolariren parte-hartzeagaz. Unai Muñoa, Xabier Sukia, Oihana Iguaran, Mikel Artola, Asier Azpiroz eta Iñigo Gorostarzu izan dira saioetako irabazleak.
‘Mañukorta Bertsonajea’ liburuaren 2. edizinoa prest
2015-05-11 15:08 BertsolaritzeaMañukorta bertsonajea liburua 2014ko zemendiaren azkenetan aurkeztu eben, eta Gabonetarako agortu ziran ale guztiak. Liburuak izandako arrakastearen ondorioz, Bizkaiko Bertsozale Alkarteak bigarren edizinoa argitaratu dau orain.
74 bertsolarik parte hartuko dabe maiatzaren 9an hasiko dan 'Gipuzkoa Bertsotan' ekimenean
2015-04-30 11:42 Bertsolaritzea2015eko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketea udagoienean hasiko dan arren, aurretik hitzordu garrantzitsua izango da: Gipuzkoa Bertsotan, Txapelketarako sailkapen fasea. Sailkapen fase bat baino gehiago da Gipuzkoa Bertsotan, Gipuzkoan bertsolaritzeak bizi dauen osasunaren isla da, besteak beste, bertso-eskoletan, hezkuntza arautuan, plazetan, lehiaketa eta sariketetan bizi dogun emonkortasunaren erakuslea.
IV. Bertsomovieda: 'Gero eta lan hobeak ixten doguz saritu barik'
2015-04-29 10:58 BertsolaritzeaHelduen mailan, Txakile bideoak eroan ditu Sari nagusia (1000€) eta Publikoaren saria (500€). Bigarren saria, barriz, Etzinen zu lanak jaso dau. Gazteen mailan, Sari nagusia (300€): Tantak bideoak jaso dau eta bigarrena (150€), barriz, Garoña izenburuko bideoak. Bertsorik onenen saria Aita heriotza lanak eroan dau.
Gai-jartzaile Eskolea bertso saio bereziagaz amaituko da Amasa-Villabonan
2015-04-28 11:54 BertsolaritzeaBertsozale Alkarteak Amasa-Villabona aukeratu dau urteko proiektu bati amaierea emoteko. Bederatzi hilebeteko ikastaroan landutakoa praktikan jarteko Gai-jartzaile Eskolako ikasleek jarriko deutseez gaiak bertsolariei. Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Aitor Sarriegi, Amets Arzallus, Ane Labaka eta Igor Elortza izango dira kantuan maiatzaren 9an, Amasa-Villabonako Gurea aretoan, 22:30ean.
Joanes Illarregi Nafarroan eta Iñigo Ibañez Gipuzkoan jaun eta jaube Eskolarteko Bertsolari Txapelketan
2015-04-27 10:55 BertsolaritzeaNafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketearen 29. edizinoan, Joanes Illarregi izan da lehen aldiz txapelduna. Maddalen Lopez lesakarra, barriz, bigarren sailkatu da.
Bestetik, Iñigo Ibañez azpeitiarrak irabazi dau bart Irunen jokatutako Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala. Bigarren sailkatua, barriz, Paul Iruretagoiena ataundarra izan da.
Hezkuntzea, kantagintzea eta bertsolaritzea, Bertsoa Unibersidadean eskolako osogai nagusiak
2015-04-24 15:07 BertsolaritzeaBertsoa Unibersidadean eskolea garagarrilaren 6tik 10era egingo da Donostiako Miramar jauregian. Maiatzaren 4tik aurrera izango da matrikuletako aukerea; bagiletik aurrera, barriz, % 20 gehiago ordaindu beharko da matrikulea.
Asteon egingo dira Nafarroako eta Gipuzkoako Eskolarteko finalak
2015-04-22 14:39 BertsolaritzeaNafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketearen 29. edizinoa izango da aurten, apirilaren 24an, Iruñeko Zaldiko Maldiko alkartean jokatuko dana. Arratsaldeko 19:00etan hasita, 10 bertsolari gaztek hartuko dabe parte: Joanes Illarregi (Leitza), Xabat Illarregi (Leitza), Alai Arozena (Leitza), Manex Mailharin (Berriozar), Maddapen Lopez (Lesaka), Uxue Mesa (Lesaka), Ekhiñe Zapiain (Bera), Idoia Granizo (Altsasu), Ekain Alegre (Altsasu) eta Aitziber Grados (Altsasu).
V. BertsoDerbia apirilaren 28an izango da
2015-04-20 15:32 BertsolaritzeaV. BertsoDerbia Leioako UPV/EHU-ren Areto Nagusian ospatuko da martiaren 28an, martitzenean; sarrerea doban izango da leku guztiak bete arte. Ondoko bertsolariek hartuko dabe parte: Fredi Paia, Jone Uria eta Sustrai Colina, Athletic Cluben aldetik; eta Maialen Lujanbio, Julio Soto eta Amets Arzallus, Realaren aldetik.
Julio Sotok irabazi dau 2015eko Nafarroako Bertsolari Txapelketea
2015-03-30 10:18 BertsolaritzeaJulio Sotok irabazi dau Elizondon joan dan zapatuan jokatutako 2015eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala. 1.250 bertsozalek jarraitu dabe finala bertatik bertara. Bigarren postua Xabier Terrerosentzat izan da eta, haren ondoren, Eneko Lazkoz, Oskar Estanga, Eneko Fernandez, Ander Fuentes, Julen Zelaieta eta Aimar Karrika sailkatu dira.
Eskerrik asko zuri. Suberterik onena opa deutsugu!!!
»» Bertso Udalekuetako hezitzaile bila dabiz