Xabi Igoak irabazi dau Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa
2017-02-13 08:08 BertsolaritzeaZigoitiko saioan eginako lan onari esker, abantaileagaz helduko da Xabi Igoa finalaurrekoetako bigarren itzulira.
Giro onean jokatu zan Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa. Oholtzan, Aintzane Irazusta gai-jartzailea eta sei bertsolari egon ziran. Harmailetan, 128 bertsozale.
Saioko 13 ariketa puntuagarriak amaituta, epaileek Xabi Igoa aramaioarrari emon eutsiezen puntu gehien, 239 hain zuzen. Haren atzetik, bigarren izan zan Iñaki Viñaspre (230,5). Hirugarren, 227, 5 puntugaz, Serapio Lopez izan zan. Laugarren lekuan Andere Arriolabengoa (220,5) geratu zan eta bosgarren, Iker Agirre (215,5). Seigarren, Jagoba Apaolaza (189).
Ondorioz, Xabi Igoak Laudion kantauko dau, bigarren itzuliko bigarren finalaurrekoan. Martiaren 11n izango da hori. Ganerako bost bertsolariek, finalaurrekoetako lehen itzulia amaitu eta puntu guztiak batzen diranean jakingo dabe zein saiotan kantauko daben bigarren itzulian.
Hurrengo saioa lehen itzuliko azkena izango da. Zezeilaren 19an, domekea, Dulantzin jokatuko da saio hori 17:30ean, honeek bertsolariak oholtzan dirala: Ander Solozabal, Asier Otamendi, Izar Mendiguren, Jon Ruiz de Pinedo, Oihane Perea eta Paula Amilburu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!