Julio Soto eta Xabier Terreros nagusi Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen eta bigarren finalaurreetan
2017-02-20 08:34 BertsolaritzeaZezeilaren 26an jarraituko dau Txapelketeak; Lakuntzako Kultur Etxean jokatuko da hirugarren final laurena, 17:30ean, eta bertan izango dira Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Oier Lakuntza, Iker Gorosterrazu, Egoitz Gorosterrazu eta Joanes Illarregi.
Tafallako Kulturgunean emon jako hasierea 43. Nafarroako Bertsolari Txapelketeari; lehen final laurena bertatik bertara jarraitzeko 150 bertsozale inguru batu ziran.
Julio Soto, Iñigo Olaetxea, Kotte Plaza, Mikel Lasarte, Iban Garro eta Sahats Aleman izan dira kantari, azken horrek lehen aldiz hartu dau parte txapelketa batean. Sei bertsolarien agurrek emon deutsie hasierea aurtengo txapelketeari. Alaitz Rekondok egin ditu gai-jartzaile lanak.
Saio puntugarriaren ostean, Julio Soto egungo txapeldunak eskuratu dau puntu gehien, 343,5 eta beraz, martiaren 18an Beran jokatuko dan lehen finalaurrekorako txartela irabazi dau. Haren atzetik sailkatu dira Iñigo Olaetxea (307,5), Kotte Plaza (290,5), Mikel Lasarte (284), Iban Garro (273) eta Sahats Aleman (251,5). Bost bertsolari honeek ganerako final-laurenetako puntuazinoen zain egon beharko dabe hurrengo fasera sailkatzen diran ala ez jakiteko. Danetara, 18 bertsolarik egingo dabe aurrera, oraingo 30etatik.
Xabier Terrerosek irabazi dau Auritzen
Martiaren 19an Antsoainen jokatuko dan finalaurrekorako txartela irabazi dau Lesakako bertsolariak. Ehun bertsozale inguru batu dira Auritzeko Kultur Etxean eta euren aurrean kantau dabe Xabier Terreros, Saioa Alkaiza, Ioar Tainta, Alazne Untxalo, Patxi Castillo eta Joana Zigandak. Lehen parte hartzea izan dau txapelketan Zigandak. Iker Mundiñano ibili da gai-jartzaile zereginetan.
Saio puntugarriaren ostean, Xabier Terrerosek irabazi dau puntu gehien, 321,5 , eta beraz, martiaren 19an, Antsoainen jokatuko dan bigarren finalaurrekorako txartela irabazi dau. Haren atzetik sailkatu dira Saioa Alkaiza (296,4), Patxi Castillo (288,5), Alazne Untxalo (280), Ioar Tainta (262) eta Joana Ziganda (248). Bost bertsolari honeek ganerako final-laurenetako puntuazinoen zain egon beharko dabe hurrengo fasera sailkatzen diran ala ez jakiteko.
Kontuak kontu, datorren domekan, zezeilaren 26an, jarraituko dau Nafarroako Bertsolari Txapelketeak. Lakuntzako Kultur Etxean jokatuko da hirugarren final-laurena, 17:30ean, eta bertan izango dira Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Oier Lakuntza, Iker Gorosterrazu, Egoitz Gorosterrazu eta Joanes Illarregi.
www.bertsosarrerak.eus atarian eskuratu daitekez sarrerak, eta baita Lakuntzako Ogiberri Apur-en bere. Saioaren egunean, ganera, zabalik izango dira Lakuntzako Kultur Etxeko leihatilak.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!