Bideo laburren lehiaketea ipini dau martxan Bizkaiko Bertsozalek
2016-03-16 16:29 BertsolaritzeaBizkaiko Bertsozale Alkarteak bat-bateko taldeetan eta bertso eskoletan dabilzan gaztetxuei zuzendutako lehenengo bideo laburren lehiaketea abiarazo dau. Bideoak apirilaren 25era arte aurkeztu ahal izango dira. Gaia, ondokoa: Zelan animau ikasleak bat-bateko taldeetara eta bertso eskolara.
Apirilaren 9an izango da Sopelako Esaera Zaharren Txapelketea
2016-03-15 14:38 BertsolaritzeaBertsoak eta atsotitzak buztartzea eta euskeraz primeran pasetea da ekitaldiaren helburua. Lehiaketan taldeka (2, 3 edo 4 lagunek osotutako taldea) hartzen da parte. Parte-hartzaileek bertsoak entzun eta esaera zaharrakaz identifikau beharko ditue. Hemen irakurri esaera zahar horreen zerrendea (100 esaera) eta azalpenak.
2016ko Arabako Bertso-kuadrillaren amaierako hitzorduan ez zan talde txapeldunik egon
2016-03-14 10:17 BertsolaritzeaArgantzunen Arabako bertsogintzearen jaia izan da astegoienean; aurretik 6 topaketa izan ondoren, amaierako hitzorduan ez zan talde txapeldunik egon; ez zan hori helburua, Arabako bertsogintzeak irabazi eban: parte-hartzea, bertsotan gozetea, jai giroan ondo pasetea, alkar ezagutzea, bertso kuadrillak hartu-emonetan egotea... Horreek ziran helburuak, eta ondo bete ziran sensazinoagaz amaitu zan.
Martiaren 12an, Argantzunen, Arabako Bertso-Kuadrilla artekoaren amaierako jaia
2016-03-09 13:05 BertsolaritzeaIa bi hilebetez Arabako hainbat herritan bertso-doinuak piztu ondoren, martiaren 12an egingo dau amaierako jaia Arabako Bertso Kuadrilla artekoak, Argantzunen. Egun osoko egitaraua izango da, eta kuadrilla artekoan ibili diran talde guztiek hartuko dabe parte.
Hego Uribe sailkatu da Bertsolari Gazteen BBK Txapelketako finalera
2016-03-08 13:11 BertsolaritzeaZallan jokatutako finalaurrekoan, Hego Uribek 419 puntu lortu ditu eta Uribe Kostak, 411. Hortaz, Hego Uribeko seikoteak jokatuko dau BBK Txapelketako finala, hilaren 18an Bilboko Kafe Antzokian. Busturialdea izango dau aurrez aurre, joan dan asteko finalaurrekoaren irabazlea.
Joseba Barandiaran Anduezarentzat Hego Uribeko txapela
2016-03-08 09:44 BertsolaritzeaSei bertsolarik kantau eben finalean: Axier Goñik, Iker Garitagoitiak, Irati Erkiziak, Joseba Barandiaranek, Oihana Bartrak eta Txaber Ormazabalek. Joseba Barandiaranek jantzi eban txapela.
Arrate Illaro, Inazio Vidal eta Aitzol de Castro nagusi Uribe Kostako Bertsolari txapelketan
2016-03-07 17:06 BertsolaritzeaHurrengo kanporaketea, hilaren 12an jokatuko da, Algortan. Lehen saioa, 19:00etan, Villamonte tabernan jokatuko da: Josu Landeta, Arkaitz Gomez, Joanes Igeregi eta Daniel de Miguel bertsolariekaz; 2. saioa, 20:00etan, Ekin tabernan: Jone Uria, Unai Larrazabal, Pello Etxebarria eta Peio Arondo bertsolariekaz; eta 3. saioa, 21:00etan, Azebarrin: Imanol Uria, Ekaitz Larrazabal Katxo, Miren Loizaga eta Itxaso Paia bertsolariekaz.
Atekaberts (Leitza), Obario Maldikoak (Iruñea) eta Larungo antenak (Bera) sailkatu dira Bardoen finalerako
2016-03-07 13:44 BertsolaritzeaAstegoienean Iruñean, Igantzin, Etxarri-Aranatzen eta Beran lau saio jokatuta, Bardoak txapelketearen bigarren fasea amaitu eta erabagita geratu da martiaren 19an Etxarri-Aranazko finalean zein hiru taldek hartuko daben parte: Atekaberts (Leitza), Obario Maldikoak (Iruñea) eta Larungo antenak (Bera).
Unai Mendizabal txapeldun Erniarraitz Sariketan
2016-03-07 10:03 BertsolaritzeaMendizabalek 279 puntu lortu zituan orokorrean eta bigarren egin eban Oihana Iguarani puntu erdia baino ez eutson atera. Jon Gurrutxaga azpeitiarra, barriz, hirugarren sailkatu zan. Azkenean, German Zelaia, Erniarraitz bertsozale alkarteko sortzaileetako baten eskutik jaso eban irabazlearen txapela Mendizabalek.
Kuadrilla Artekoaren esentzia Oiongo topaketan
2016-03-07 09:36 BertsolaritzeaSei topaketa antolatu dira aurtengo edizinoan, Arabako 6 eskualdetan, eta astegoienean Oionera heldu da Kuadrilla artekoa. Aramaioko Elexpuru ta 4; Lautadako Sorginetxe; Arabar Errioxako Txandrio; eta Mendialdea izan dira parte-hartzaileak.
Leioan hasiko da Uribe Kostako Bertsolari Txapelketea
2016-03-04 14:43 BertsolaritzeaZapatu honetan, martiaren 5ean, egingo dabe lehenengo kanporaketea, Leioan. 19:00etan hasita, Ganeko, Kurkudi eta Kazu tabernek hartuko dabe saio bana. Martiaren 12an, barriz, Algortan, bigarren kanporaketea hartuko dabe Villamonte tabernak, Ekinek eta Azebarri kultur alkarteak. Amaitzeko, Plentzian jokatuko ditue, hilaren 19an, finalaurrekoa eta finala.
Busturialdeak Bertsolari Gazteen BBK Txapelketako finala jokatuko dau
2016-03-02 14:12 BertsolaritzeaArratzuko Barrutialde institutuan jokatutako lehenengo finalaurrekoan, Busturialdeak atara dau puntu gehien eta, ondorioz, martiaren 18ko finalean egongo dira eskualde horretako bertsolariak. Sei puntuko aldea baino ez deutso atara Durangaldeko taldeari: epaileek 436 puntu emon deutsiez Busturialdekoei eta 430 Durangaldekoei.
Hego Uribe BBK txapelketako finalaurrekoetan sartu da, Lea-Artibairi irabazita
2016-03-01 14:36 BertsolaritzeaBertsolari gazteen BBK Txapelketeak badaukaz lau semifinalistak. Azken kanporaketan, Markina-Xemeingo Lea-Artibai ikastetxean, Hego Uribeko seikoteak etxeko taldeak baino puntu gehiago lortu ditu eta martiaren 8an, Zallan, finalaurrekoa jokatuko dau, Uribe Kostaren kontra.
Gazteak nagusi Bardoetako Leitzako saioan
2016-02-29 14:56 BertsolaritzeaAzkenean, leitzarrek eroan eben puntu irabazlea eta datorren martiaren 4an Igantziko Biltoki alkartean jokatuko dan itzuliko saioan erabagita geratuko da zein talde pasauko dan finalera.
Gemma Urteagak irabazi dau Errezilen, Erniarraitz Sariketako azken kanporaketan
2016-02-29 11:54 BertsolaritzeaErrezilgo Borondegin jokatutako VIII. Erniarraitz Sariketako azken kanporaketan, Gemma Urteagak lortu ditu puntu gehien eta zuzenean finalerako txartela eskuratu dau. Finala martiaren 4an jokatuko da Azpeitiko gaxtetxean.
Gasteizen, Errekaleorren, bertso sortak eta bertso guda, Kuadrilla artekoaren 5. topaketan
2016-02-29 11:18 BertsolaritzeaGasteizko bertso-eskolek antolatutako Kuadrillartekoaren 5. topaketan, hainbat proba egin ondoren, amaierara Gasteizko Errexala eta Kakiturri taldeak heldu ziran; Errexala taldea izan zan irabazle.
Uribe Kostak Bertsolari Gazteen BBK Txapelketako finalaurrekorako txartela lortu dau Sopelan
2016-02-24 12:59 BertsolaritzeaUribe Kosta eta Uribe Butroe, sasoi baten alkarregaz taldea osotutako eskualdeak, lehiatu dira Sopelako Ander Deuna ikastolan, Bertsolari Gazteen BBK Txapelketako bigarren finalaurrekorako txartelaren bila. Uribe Kostak irabazi dau saioa, 415 puntu batuta. Uribe Butroek 397,5 lortu ditu.
Durangaldea finalaurrekoetara sailkatu da Bertsolari Gazteen BBK Sariketan
2016-02-23 16:08 BertsolaritzeaDurangoko Fray Juan Zumarraga institutuan jokatu da BBK Txapelketako bigarren kanporaketea eta etxeko taldeak egin dau aurrera. Durangaldeko gazteek 439,5 puntu lortu ditue eta Enkarterri-Ezkerraldeak 386,5. Martiaren 2an jokatuko dau finalerdia Durangaldeak, Arratzun, Busturialdearen aurka.
Bertsolaritzeagaz kontaktu gitxien daukien herri eta kolektiboakana heltzeko, dobako 12 bertso-saio Araban
2016-02-23 10:20 BertsolaritzeaArabako Bertsozale Alkarteak azaldu dauenez, herrialde osoa bertsozaletu nahi dabe. Horretarako, ekimen berezia martxan ipini dabe 2016rako: Dobako 12 bertso-saio eskaintzen ditue, bertsolaritzeagaz kontaktu txikia daukien lekuetan antolatzeko. Udal, kontzeju, alkarte zein kolektiboek eskatu leikee dobako saioetako bat, martiaren 11 baino lehen.
Ariketa barriakaz eta bertso giro bikainean abiatu da Barañainen Bardoak txapelketearen bigarren fasea
2016-02-22 13:00 BertsolaritzeaAzkenean, Obario Maldikoak taldearentzat izan da jokoan egoan puntua. Datorren martiaren 4an Iruñean jokatuko dan itzuliko saioan erabagiko da Bardoak txapelketako ligaxka honetako zein taldek egingo dauen sailkapenean aurrera. Dana dala, saio horren aurretik bigarren faseko beste saio bat jokatuko da: zezeilaren 26an izango da hitzordua Leitzako Atekabeltz gaztetxean 22:00etan hasita.
Eskerrik asko zuri. Suberterik onena opa deutsugu!!!
»» Bertso Udalekuetako hezitzaile bila dabiz