Bertsotruk egitasmoa martxan da

Bizkaie! 2017-10-04 09:27   Bertsolaritzea

21 taldek emon dabe izena bertso eskolen arteko desafio honetan.

Argazkia: Xenpelar Dokumentazino Zentroa | Ikusi handiago | Argazki originala

Seguran ospatutako Bertso Eskolen Egunean aurkeztu eben egitasmoaren hirugarren edizinoa. Danetara, 21 taldek parte hartuko dabe Bertsotruken eta honeekaz zortzi moltso osotu ditue. Moltso horreetako bakotxean, bertso eskola parte-hartzaileek ganerako taldeak hartuko ditue etxean eta alkarregaz zehaztuko dabe saioen hitzordua eta formatua.

Saio guztiak udabarrira arte jokatuko dira.

Honeek dira parte hartuko dabenak: Markina-Xemein eta Leitza/Lekunberri, Erniarraitz eta Sakana, Oñati eta Enkarterriak, Bortziriak, Durangaldea eta Lasarte-Oria, Barañain, Iruñea, Elorri eta Zarautz, Aramaio, Gernika-Lumo eta Irun, Gasteiz, Harituz eta Debagoiena eta Mungia/Larrabetzu, Aitziaren gorraizia eta Mutriku.

Bertsotruk helduen bertso eskolen arteko harremanak sustatzeko asmoz antolatu eben 2015ean, lehen aldiz, Euskal Herriko Helduen Bertso Eskolen Batzordeak bultzatuta. Lehenengo emoitzeagaz gustura geratu ziran eta dagoeneko hirugarren edizinoa aurkeztu dabe, oraingo hau.

Bertso eskolek agendearen eta saioen informazinoaren barri Xenpelar Dokumentazino Zentroaren BDB atariaren bitartez eta Bertsoa sareko plazaren bidez emongo dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu