'UNI-bertsoan' berbaldi eta bertso-saioa, abenduaren 15ean EHUn
2015-12-09 11:12 BertsolaritzeaBertsolaritzearen inguruko ikerketaz gehiago jakiteko aukerea emoten dau UNI-bertsoan ekimenak. EHUren Gipuzkoako Errektoreordetzeak antolatzen dau, Mintzolagaz alkarlanean. Saioa abenduaren 15ean izango da, Donostian. Maialen Lujanbio eta Beñat Gaztelumendiren bertsoez gan, berbaldia egongo da.
Jon Maiak irabazi dau Eibarreko saioa eta Gipuzkoako Txapelketako finalera sailkatu da
2015-12-07 10:15 BertsolaritzeaEibarren jokatu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa. Jon Maia izan da irabazle eta finalerako zuzenean sailkatu da. Ganera, hiru finalerdietako puntuazinoak batu eta Donostian hilaren 19an kantauko dauen zortzikotea zehaztu da: Jon Maiagaz batera, Unai Agirre, Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Agin Laburu, Iñaki Apalategi, Oihana Iguaran eta Arkaitz Oiartabal Xamoa dira finalistak.
Tolosako saioa irabazita Unai Agirrek finalean kantetako txartela eskuratu dau
2015-11-30 09:28 BertsolaritzeaGipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa jokatu da bart arratsaldean Tolosan. Unai Agirre hernaniarrak irabazi dau saioa eta horrenbestez zuzenean sailkatu da abenduaren 19ko finalera. Beñat Gaztelumendi eta Iñaki Apalategi sailkatu dira bigarren eta hirugarren, hurranez hurran. 1.600 bertsozale inguru izan ziran Usabal kiroldegian.
Cantadoriak versus bertsolariak Sardinian
2015-11-24 13:09 BertsolaritzeaInstituto Etnografico Della Sardegna erakundeak antolatuta, kulturarteko topaketea egingo da Sardinian, Cagliariko Konserbatorioko Auditoriumean eta Mintzola Fundazinoak be parte hartuko dau. Zemendiaren 27an eta 28an, Oihana Bartra eta Igor Elortza bertsolariak izango dira bertan, Karlos Aizpurua Mintzolako kideagaz batera.
Alaia Martin da lehen finalistea, Zarauzko finalaurrekoa irabazita
2015-11-23 09:49 BertsolaritzeaGipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa bart arratsaldean jokatu zan Zarautzen. Alaia Martin oiartzuarrak irabazi eban saioa eta horrenbestez zuzenean sailkatu da abenduaren 19an Ilunben jokatuko dan finalerako.
Alazne Untxalok irabazi dau Xalto bertsolari sariketea
2015-11-23 09:23 BertsolaritzeaGoizuetan jokatu da Xalto txapelketako finala, Umore Ona txokoan. Bertso-afari formatuan jokatutako saioan, zazpi bertsolari lehiatu dira eta Untxalo izan da, epaileen eretxian, onena. Urte birik behin egiten da Xalto sariketea, Nafarroako bertsolari gazte eta hasibarriei zuzenduta. Holan, txapelketa honetan parte hartuta, jentaurrean kantetako aukerea eukiten dabe eta zaleek bertsolari barriak ezagutu leikeez.
Abian da Bertsotruk, bertso eskolen arteko desafioak antolatzeko egitasmoa
2015-11-16 16:29 BertsolaritzeaEuskal Herriko Bertsozale Alkarteak azaldu dauenez, bertso eskolen artean sortzen diran desafioak batzeko eta antolatzeko sortu dabe Bertsotruk egitasmoa. Hileon hasi eta maiatzera bitartean, 26 bertso eskolatako kideek parte hartuko dabe bertan. Moltsoka banatuta, alkarren kontrako saioak eratuko ditue.
'Bizkaia zortzi puntutan'
2015-11-12 13:28 BertsolaritzeaEkimenaren helburua eskualdea girotzea eta bertsogintzearen oinarria sendotzea da. Txapelketara joango ez diranentzako bestelako plaza bat izango da, eta joango diranentzako entrenamendu aproposa. Ez da Bizkaiko Txapelketarako puntuagarria izango.
Busturialdeko Bertsolari Txapelketea zemendiaren 13an hasiko da
2015-11-11 10:14 BertsolaritzeaBizkaiko Txapelketatik kanpo dator aurten Busturialdeko Bertsolari Txapelketea. Hiru kanporaketa eta finala jokatuko ditue eskualdeko hamazortzi bertsolarik. Lehenengo kanporaketea datorren barikuan, zemendiaren 13an jokatuko da Gernikako Harizpe Kultur Alkartean.
Zemendiaren 17an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako izen-emotea
2015-11-11 09:34 BertsolaritzeaTaldeak adostuta, ondokoa izango da egiturea: udabarriko fasea: apirilean eta maiatzean; eta udagoieneko fasea: urritik abendura. Kontuak kontu, udabarriko fasean izena emoteko epea zemendiaren 17an zabalduko da, eta zemendiaren 30era arte luzatuko da epea.
Bartzelonan izan da astegoienean 'Europa bat-batean'
2015-11-10 09:38 BertsolaritzeaGlosan inprobisetan amaitu eben Bartzelonako Sant Andreu auzoan kokatuta dagoan Ateneu L'Harmonia aretora hurreratutako ikus-entzuleek, aurrez glosadore, verseadore eta bertsolariei entzundako emonaldiak hauspotuta. 180 bat ikus-entzule batu ziran zapatuan hiru adieretako inprobisatzaileen jarduna ezagutzera.
Unai Agirrek irabazi dau azkenengo final laurena
2015-11-09 09:16 BertsolaritzeaEskoriatzan jokatu da bart Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken final laurena. Unai Agirre izan da saioko irabazlea eta zuzenean sailkatu da zemendiaren 29ean Tolosan jokatuko dan finalaurrekorako. Haren atzetik, Beñat Lizaso eta Oihana Iguaran sailkatu dira.
Nahikari Gabilondo eta Ander Lizarralde nagusitu dira astegoieneko final laurenetan
2015-11-02 09:26 BertsolaritzeaGipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta laugarren final zortzirenak jokatu dira astegoienean Zestoan eta Ormaiztegin. Nahikari Gabilondo Zestoan eta Ander Lizarralde Ormaiztegin nagusitu dira.
Kantu inprobisaduaren jardunaldia egingo dabe Bartzelonan zemendiaren 6 eta 7an, bertsolariak bertan dirala
2015-10-30 14:09 BertsolaritzeaOrain dala aste batzuk Leonen egin zan moduan, oraingo honetan Bartzelonan batuko dira kantu inprobisadua daukien kulturetako ordezkariak. Kanariar Uharteetako verseadoreak, Kataluniako glosadoreak eta Euskal Herriko bertsolariak egongo dira. Zemendiaren 6an eta 7an, erakustaldi bitan eta berbaldi baten parte hartuko dabe euskal ordezkariek. Europa Bat-batean egitasmoaren barruan eratu dabe topaketea.
Agin Laburu eta Beñat Gaztelumendi nagusi lehenengo final laurenetan
2015-10-26 09:24 BertsolaritzeaUrretxun eta Errenterian jokatu dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehenengo final laurenak. Urretxun, Agin Laburuk lehen postua lortu eta zuzenean sailkatu da zemendiaren 22an Zarautzen jokatuko dan lehen finalaurrekorako. Errenterian, barriz, Beñat Gaztelumendik irabazi dau eta horrenbestez zuzenean sailkatu da zemendiaren 29an Tolosan jokatuko dan final laurenetako saiorako.
Bertsoak eta ipuinak buztartzen dituan 'Istorio trukea(n)' ikuskizunaren estreinaldia urriaren 23an
2015-10-22 13:41 BertsolaritzeaEstrenaldia, urriaren 23an, Donostiako Casares Kultur etxean izango da, arratsaldeko 19:30ean. Ondoren, urriaren 31an, Ondarroako Literatur Amuak zikloan izango dira, Kofradia Zaharrean, 12:30ean; Intxaurrondoko Larrotxenea kultur etxean, barriz, zemendiaren 25ean, arratsaldeko 19:00etan; eta Durangon, Ahotsenean, abenduaren 5ean, 11:30ean.
Zemendiaren 14an ospatuko da Agurainen Euskal Herriko Bertso Eskolen Eguna
2015-10-21 18:12 BertsolaritzeaHelduen bertso-eskolen arteko hartu-emonak sustatzeko helburuagaz Bertsotruk ekimena sortu dau Euskal Herriko Helduen Bertso Eskolen Batzordeak. Euskal Herri osoko 26 bertso-eskolak hartuko dabe parte. Zemendiaren 14an Agurainen ospatuko dan Bertso Eskolen Egunean aurkeztuko dabe egitasmoa.
25. urteurrena ospatuko dau Bortzirietako Bertso Eskoleak urriaren 24an Lesakan
2015-10-21 14:23 BertsolaritzeaOrain 25 urte, 1990ko urrian sortu zan Bortzirietako Bertso Eskolea. Urtemugearen atxaki horregaz hainbat ekitaldi antolatu ditue urriaren 24an, zapatuan, Jada mende laurden… kantari bizitzea zer den! izenburupean.
Zazpi emonaldi izango dira 25. Bertsoaroan
2015-10-15 14:25 BertsolaritzeaUrriaren 22an hasi eta zemendiaren 12ra bitartean, berbaldi bat, Hor Konpon Marianton eta Bertsolaritzaren Sekretuak emonaldi bereziak, 2ZIO rap kontzertua eta hiru bertso saio eskainiko dira Iruñean.
Diasporako eta bertoko bertsolariak kantuan, eguaztenean Villabonan
2015-10-13 11:58 BertsolaritzeaSaio berezia eratu dabe urriaren 14an Villabonako Subijana Etxean, Bertsozale Elkartearen eta Mintzola fundazinoaren egoitzan. Izan be, Maialen Lujanbio eta Andoni Egañagaz batera, Martin Goicoetchea eta Johnny Curutchet Amerikako euskaldunak be oholtzan egongo dira. Holan, diasporako bertsolariakaz hartu-emona estutu ahal izango da. Egunotan, beste hainbat jardueratan be parte hartzen dabilz ordezkari euskal-amerikarrak.
Eskerrik asko zuri. Suberterik onena opa deutsugu!!!
»» Bertso Udalekuetako hezitzaile bila dabiz