Oihane Perea aukeratu dabe entzuleek, Oholtzapetik lehiaketearen Murgiako saioan

Bizkaie! 2016-04-18 13:20   Bertsolaritzea

Entzuleak epaile dirala egiten dabilz Araban Oholtzapetik lehiaketea. Asteburuan Murgian jokatutako saioan, Oihane Perearen alde egin eben zaleek eta, hortaz, Legutioko finalean egoteko txartela lortu dau. Hurrengo saioa Agurainen izango da, apirilaren 22an.

Lau bertsoalarik parte hartu dabe Murgiako saioan: Oihane Pereagaz batera, Asier Otamendi, Iker Agirre eta Peru Abarrategi egon dira oholtzan. Gai-jartzailea Aintzane Irazusta izan da. Adi-adi entzuten, hogei entzule inguru, saioko bertsolari onena zein izan dan euren esku egon da eta.

Behetik gorako saioa izan da eta hasikeratik saio gustagarritzat jo dabe bertaratutakoek. Amaierako agurren aurretik, entzuleek papertxu banatan idatzi dabe aukeratutako bertsolariaren izena. Aldeko boto gehien Oihane Pereak lortu ditu.

Hartara, maiatzaren 13an Legution jokatuko dan finalerako sailkatu da Perea. Hurrengo saioa barikuan, apirilak 22, izango da, Aguraingo Zabalarte etxean (20:30). Bertan kantauko dabe Manex Agirrek, Zigor Enbeitak, Felipe Zelaietak eta Asier Rubiok, Marta Ugarte gai-jartzailearen aginduetara. Hor be, publikoak erabagiko dau nor pasauko dan finalera. 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu