Olatz Foruria eta Uxua Barandiaran joango dira Durangoko saiora

Bizkaie! 2017-11-08 13:56   Bertsolaritzea

Olatz Foruria eta Uxua Barandiaran Zurutuza, zuon e-postak ondoko helbidera bialdu: bizkaie@bizkaie.biz

Nerea Ibarzabal- Argazkia: Bertsoa (https://bertsoa.eus/) | Ikusi handiago | Argazki originala

Ezer baino lehen, eskerrik asko Bertsozaleren babesari esker, Bizkaie! atarian bideratu dogun zozketan parte hartu dozuen guztioi, sekulakoa izan da baina ez ahaztu, finala baino astebete lehenago beste sarrera bikotx bi emongo doguzala.

Lehengo egunean jakinarazo geuntsuen, Bertsolari Txapelketa Nagusiko Durangoko eta finalerako sarrerak banatuko genduzala gure irakurleen artean. Bina sarrera bikotx emongo doguz Durangorako zein BECeko finalerako. Facebook sarean dogun profila erabilten gagoz zozketea egiteko. Bertsolari baten ganeko itaunari erantzuna emon eta zuzenak diranen artean zozketea egin dogu.


NEREA IBARZABALEK ZENBAT URTE DITU?

Itaunari 242 lagunek emon deutsazue erantzuna, gitxi batzuk oker, gehienek zuzen, izan be, 94ko martikoa da Nerea eta, beraz, 23 urte ditu. Hara Nereak berak whatsapp bidez azaldu deuskuna: Ni be harritxute gatu na galderiaz eta batez be zenbat jentek erantzun daben ikusitxe... Zozketarako zenbakiak eskatu eta hona hemen Nerearen erantzuna: Mmmmm... Ba 9 eta 94. Beraz, Durangoko saiora joateko gonbidapenak eskuratu ditue: Olatz Foruria (23 urte) eta Uxua Barandiaran Zurutuza (23 urte) parte-hartzaileek.

OHARRA: Olatz Foruria eta Uxua Barandiaran Zurutuza irabazleek izen-abizenak ondoko e-postara bialdu, mesedez: bizkaie@bizkaie.biz eta bueltan jasoko dozuez gonbidapenak .pdf artxibategietan; inprimidu edota lehiatilan eskuko telefonoa erakutsita nahikoa izango da saioetara sartzeko.

Datorren domekan, hilaren 12an, 17:00etan, jokatuko da Durangoko Landako gunean Bertsolari Txapelketa Nagusiko laugarren finalaurrekoa, lehen itzuliko azkena. Oholtzan, kKantuan, barriz, Aitor Mendiluze, Iñaki Apalategi, Jon Maia, Miren Amuriza, Miren Artetxe eta Oihana Iguaran izango dira; aurkezpen lanak Amaia Ugalde Begoñak egingo ditu.

Ohikoa dan legez, aretoko ateak arratsaldeko 15:30ean zabalduko dira. Kontua da ze salgai egozan sarrera guztiak saldu dirala dagoeneko eta, beraz, aforoa beteta, saio egunean ez da leihatilarik zabalduko.

Finala

Ez ahaztu, abenduaren 17an Barakaldoko BEC Erakustazokan jokatuko dan finalerako sarrera guzti-guztiak saldu diran arren, Bertsozale Alkartearen babesari esker, Bizkaie! atariak bi lagunentzako gonbidapenak emongo ditu astebete lehenago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu