Ahots Baten sormen egonaldian izena emoteko epea zabalik
2017-10-24 09:26 Bertsolaritzea15 eta 21 urte bitarteko gazte sortzaileek Zestoako Sastarrain baserrian lau egun pasauko ditue.
Urtean zehar antzerkia, bertsolaritzea, kantugintzea edota literaturea lantzen ibili diran gazteek plana egina daukie gabonetarako. Hirugarren urtez jarraian, Mintzola Ahozko Lantegiak, Ikastolen Alkartea, Bertsozale Alkartea, EHAZE, Euskal Kantuzaleen Alkartea eta ipuingintzako hainbat aditugaz alkarlanean, sormen egonaldia atondu dau.
Egonaldian, aitatutako adierazpide horreek danak landuko ditue, egun bakotxean bat, eta horretarako, ganera, gaian adituak eta ibiliak diranen esperientzia eta gomendioak entzuteko aukerea izango dabe bertatik bertara. Igaz, esate baterako, ITU literatur bandakoak, Joxe Mari Agirretxe Porrotx antzezlea, Anari kantaria eta Julio Soto eta Miren Amuriza bertsolariak Zestoako Sastarrain baserri eskolara hurreratu ziran.
Parte hartu nahi dauenak zemendiaren 20ra arte izango dau izena emoteko aukerea. Egonaldia, barriz, abenduaren 26tik 30era egingo dabe Zestoako Sastarrain baserri eskolan.
Kontuak kontu, 15-21 urteko gazteek emon ahal izango dabe izena, webgunean edota Mintzolara deituta, 943 69 38 70 zenbakira. Gehienez 40 laguneko taldea osotuko dabe eta aukeraketea egiteko izen-emote ordena kontutan izango dabe antolatzaileek eta alorren arteko orekea.
Pasa dan urteko esperientziagaz bideoa sortu eben eta sarean ikusgai dago.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!