Manex Agirrek irabazi dau Legutioko finalaurrekoa, Arabako txapelketan
2017-03-06 09:37 BertsolaritzeaBigarren itzulia hasi da Arabako Bertsolari Txapelketako finalaurreetan eta Manex Agirrek sendo ekin deutso. Iñaki Viñaspreri puntu erdiagaitik irabazi deutso.
Legutioko saioak protagonista bi izan ditu, eta biek be aukera handia daukie Gasteizko finalean izateko. Manex Agirrek saioa irabazi dau, 248 puntugaz eta Iñaki Viñaspre izan da bigarren, 247,5 puntugaz. Finalistak nortzuk izango diran erabagitzeko, lehen eta bigarren itzuliko puntuak batuko dira eta, sailkapen horretan, Viñaspre jarri da buruan, Agirreren aurretik.
Bigarren itzuli horretako lehenengo saioa izan da Legutiokoa. Beste bi jokatu behar dira. Agirreren eta Viñaspreren atzetik, hirugarren, Peru Abarrategi izan da, 235,5 puntugaz. Iker Agirre laugarrenak 234 puntu eskuratu ditu eta Felipe Zelaieta bosgarrenak, 233,5. Seigarren Jon Ruiz de Pinedo izan da (209).
Hurrengo saioa, finalaurrekoetako bigarren itzuliko bigarrena, Laudion jokatuko da, martiaren 11n, zapatua. Honeek izango dira oholtzan: Ander Solozabal, Asier Rubio, Jagoba Apaolaza, Paula Amilburu, Rikardo Gonzalez de Durana eta Xabi Igoa. Gai-jartzailea Oier Suarez Hernando izango da.
Finalaurreetako bigarren itzulian, honeek dira saioetako epaileak: Patxi Aizpurua, Ainhoa Aizpurua eta Aitor Jimenez, Esti Zengotitabengoa idazkari dala.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!