Legution Paula Amilburuk irabazi dau
2015-02-09 09:31 BertsolaritzeaNieves del Alamok jarritako ariketa guztiak egin ondoren, Amilburuk lortu eban puntu gehien, 311,5 puntu, hain zuzen be. Bigarren Xabi Igoa sailkatu zan 310,5 puntugaz eta hirugarren, barriz, Iñaki Viñaspre: 306,5.
Inoizko parte-hartzerik handiena izango dau aurten Nafarroako Bertsolari Txapelketeak
2015-02-03 14:49 BertsolaritzeaNafarroako Bertsolari Txapelketea Nafarroako euskal kulturearen erreferentzia nagusietakoa bihurtu da. Aurten, 42. edizinoa beteko dau. Hilaren 7an Iruñean hasi eta martiaren 28an amaituko da. Nabarmentzekoa da aurten inoiz baino bertsolari gehiagok emon dabela izena txapelketan, 33 izan dira.
Manex Agirrek irabazi dau Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa
2015-02-02 09:59 BertsolaritzeaArabako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa Laudioko Lanbide Heziketako Udal Ikastetxearen aretoan jokatu eben domeka arrastian. Hirurogeita hamar bat bertsozale batu ziran, Manex Agirre Arriolabengoa (Aramaio), Jagoba Apaolaza Kastro (Gasteiz), Jon Ruiz de Pinedo Lekuona (Zalduondo), Unai Mendibil Etxebarria (Amurrio), Felipe Zelaieta Txurruka (Gasteiz) eta Zigor Enbeita Zugadi (Abornikano) kantuan ikusteko. Aramaiokoak lortu zituan puntu gehien.
Algortako Bertsolari Eskoleak 35. urteurrena ospatuko dau, urtean zehar ezohiko hiru ekitaldi antolatuz
2015-01-30 10:06 BertsolaritzeaHogeita hamabost urte hitza bihurtzen arte da ALBE, Algortako Bertsolari Eskoleak aurten bere 35. urteurrena ospatzeko erabiliko dauen leloa.
Hemen da Bertso Eguna 2015
2015-01-27 17:25 BertsolaritzeaBerrogeita seigarren edizinoa izango dau Bertso Egunak datorren zapatuan. Ohikoa danez, egun osoko ekitaldia izango da alkarlanean Donostiako Udalak eta Euskal Herriko Bertsozale Alkarteak antolatuta, Kutxa eta EITBren laguntzinoagaz.
Oihane Pereak irabazi dau Arabako Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa
2015-01-26 09:27 BertsolaritzeaAriketa guztiak egin ondoren, Oihane Pereak lortu eban puntu gehien, 321,5 puntu. Bigarren, barriz, Ruben Sanchez sailkatu zan 313,5 puntugaz. Holan, Oihane Pereak Aramaioko Kultur Etxean jokatuko dan 2. itzuliko 4. finalaurrekoan kantauko dau, zezeilaren 21ean.
Arabako Bertsolari Txapelketea martxan dago
2015-01-19 09:54 BertsolaritzeaArabako Bertsozale Alkarteak 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketea aurkeztu dau astegoienean. Danetara, 18 bertsolarik parte hartuko dabe, 2013ko 5 finalistek eta 2014an jokatutako kanporaketetan sailkatutako 13k. Urtarrilaren 25ean abiatuko da, Dulantzin, eta martiaren 21ean amaituko da, Gasteizko Printzipal Antzokian.
Fredi Paia algortarra, 2014ko Bizkaiko Txapeldun
2014-12-22 09:25 BertsolaritzeaZapatuan, 4.350 bertsozale batu ziran Bilbao Arenan, sekula egon dan Bizkaiko Bertsolari Txapelketa final jentetsuenean. Kristina Mardaras Iurretako bertsolariak jantzi eutson txapela Fredi Paia irabazleari, entzuleen txalo artean. Arkaitz Estiballes galdakaoztarragaz jokatu eban buruz burukoa.
Zortzi finalista eta Kristina Mardaras, zapatuko bertso jaiko protagonistak
2014-12-17 14:38 BertsolaritzeaZapatuan, Bilboko Miribilla auzoko Bilbao Arenan, zortzi bertsolari lehiatuko dira: Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue, Fredi Paia, Iratxe Ibarra, Jone Uria, Oihana Bartra, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia. Gaur egindako agerraldian, gogotsu agertu dira finalista guztiak. Irabazleari, Kristina Mardarasek jantziko deutso txapela. Izan be, Mardaras, emakumeen artean aintzindari izan zan 80ko hamarkadan plazara urteten.
Kristina Mardarasek jantziko deutso txapela 2014ko Bizkaiko Txapeldunari
2014-12-16 14:54 BertsolaritzeaBizkaiko Bertsozale Alkarteak Mardarasek egindako isileko eta plazako beharra eskertu gura izan dau, eta horregaitik, berak jantziko deutso txapela aurtengo Bizkaiko Txapeldunari.
Gaur egingo da Jose Alberdi 'Txo' bertsolariaren aldeko hileta-eleizkizuna
2014-12-16 14:14 BertsolaritzeaIurretako Ertzilurruti baserrian, 1922ko abuztuaren 2an jaio zan Jose Agustin Alberdi Astarloa Txo bertsolaria herenegun hil zan 92 urte eukazala; hileta-eleizkizuna, barriz, gaur, abenduaren 16an, egingo dabe haren sorterrian, Iurretan, arratsaldeko 19:00retan.
Kotte Plaza, Mikel Lasarte eta Sarai Robles Nafarroako Txapelketako final-laurenetarako sailkatu dira
2014-12-15 13:05 BertsolaritzeaBarikuan abiatu zan 2015 Nafarroako Bertsolari Txapelketea. Iruñeko Alegria Peñan jokatu zan kanporaketea. Sei bertsolari izan ziran oholtzan, eta horretatik hiruk lortu eben sailkatzea, Kotte Plazak, Mikel Lasartek eta Sarai Roblesek, hain zuzen be.
Bertsolariak eta glosadoreak alkartuko dira zapatu honetan Bartzelonan
2014-12-12 13:15 BertsolaritzeaKultur trukeko jardunaldiaren hitzordu nagusia arratsaldeko 20:00etan izango da. Aurkezlea Ainhoa Aranburu izango da, eta bertan, Aitor Sarriegi, Oihana Bartra eta Miren Artetxe bertsolariek eta Carles Belda, Mireia Mena eta Ferriol Macip glosadoreek hartuko dabe parte, Pau Vinyolesen eta Marcel Marimonen musikeak lagunduta.
Barikuan abiatuko da Iruñean 2015eko Nafarroako Bertsolari Txapelketea
2014-12-10 11:30 BertsolaritzeaSahats Aleman, Mikel Lasarte, Sarai Robles eta Mintxo Astiz barañaindarrak, Mikel Juaniz iruindarra eta Kotte Plaza iruritarra dira abenduaren 12ko kanporaketan parte hartuko daben bertsolariak. Epaile lanetan, barriz, Nerea Bruño, Arkaitz Goikoetxea eta Ekintza Landa ibiliko dira. Maider Ansak aurkeztuko dau saioa.
Arkaitz Estiballes galdakaoztarrak irabazi dau Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azkenengo finalaurrekoa
2014-12-08 10:18 BertsolaritzeaIratxe Ibarra, Etxahun Lekue, Arkaitz Estiballes, Onintza Enbeita, Jone Uria, Oihana Bartra, Fredi Paia eta Xabat Galletebeitia dira 2014ko #Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalistak. Atzo, hilak 7, erabagi zan ze bertsolari izango diran kantuan abenduaren 20an, Bilbao Arenan jokatuko dan finalean.
Abenduaren 7an, Amorebieta-Etxanon, jokatuko da Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa
2014-12-04 13:24 BertsolaritzeaAmorebieta IV frontoian izango da saioa, Zelaieta zentroan dagoan frontoian, arratsaldeko 17:30ean. Txapelketako azken finalaurrekoan kantauko daben bertsolariak, hurrengoak izangodira: Arkaitz Estiballes, Garikoitz Sarriugarte, Ibon Ajuriagojeaskoa, Imanol Uria, Jone Uria eta Oihana Bartra.
Etxahun Lekue Etxebarriak be finalerako txartela eskuratu dau
2014-12-01 09:42 BertsolaritzeaAriketa guztiak egin ostean, Etxahun Lekue Etxebarriak lortu dau puntu gehien batzea, 515 puntu; ariketa guztietan puntu gehien batu ditu Etxahun Lekuek. Bigarren Onintza Enbeita sailkatu da 495,5 puntugaz eta hirugarren, barriz, Xabat Galletebeitia 474 puntugaz.
Bertsonajerik bertsonajeena: Mañukorta
2014-11-27 14:03 BertsolaritzeaXabier Amurizaren eretxiz, bertsonajerik bertsonajeena da Mañukorta, bertsolaria eta kontalaria, Newtonianoa, Mañukortaren uniberso mentala, emozionala eta jardunezkoa hain zehatza eta koherentea da, ezen bildur barik konparau daiteke uniberso fisikoaren sistemeagaz.
Laugarren Bertso Derbia, Donostian
2014-11-26 17:34 BertsolaritzeaAbenduaren 14an, domekan, Anoetan jokatuko dabe Realak eta Athleticek ligako partidua. Aurretik, barriz, eguerdiko 12:30ean Donostiako Antzoki Zaharrean bertso saioa izango da. Alkarri berbea emonda kantuan izango dira sei bertsolari Pasa hitza! lemapean: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus Realaren izenean eta Jon Maia, Jone Uria eta Igor Elortza Atleticen alde.
21.000 ume dabilz ikasgelan bertsolaritzea lantzen transmisino proiektuaren barruan
2014-11-26 09:55 BertsolaritzeaHogeita lau urte dira Bertsozale Alkarteak eskaintzen dauen Bertsolaritzea irakaskuntzan proiektua sortu zanetik. Gaur egun 410 ikastetxe dira partaide; zentro publikoak, ikastolak zein kristau eskolak dagoz horreen artean, eta gehienbat Lehen Hezkuntzako 4., 5. edo 6. mailan gauzatzen da.
Eskerrik asko zuri. Suberterik onena opa deutsugu!!!
»» Bertso Udalekuetako hezitzaile bila dabiz