Bertso eskolen arteko Bertsotruk desafioan, 27 taldek parte hartuko dabe aurten

Bizkaie! 2016-09-19 15:26   Bertsolaritzea

Bigarrenez antolatu dabe Bertsotruk, igazko edizinoak izandako arrakastea barriro lortzeko asmoz. Ikasturte guztian egongo dira saioak.

Bertso eskoletako ordezkariak Portugaleten, Bertsotruk aurkezteko ekitaldian | Ikusi handiago | Argazki originala

Portugaleten ospatutako bertso eskolen topaketan egin dabe Bertsotruken bigarren edizinoaren aurkezpena. Bertsozale Alkarteak aurreratu dauenez, guztira 27 talde aurkeztu dira. Hiruko bederatzi taldetan banatu ditue. Era horretara, talde bakotxak bere moltsoko beste biak hartuko ditu etxean saio baten eta besteen herrietara be joango da.

Bertso eskolen arteko desafioak antolatzea da Bertsotruken funtsa. Saioak bertso saio arrunten erakoak zein beste formatu batekoak izan leitekez. Adibidez, bertso afariak, bertso-antzerkia... hori parte-hartzaileek erabagiko dabe. Euskal Herriko bertso eskolen arteko hartu-emonak estutzea eta bertsotan eginda ondo pasetea dira asmoak.

Lehenengo edizinoan 30 saio antolatu ziran Bertsotruken barruan eta helduen bertso eskoletako kideek alkar ezagutzeko aukerea izan eben. Balorazino ona egin eben antolatzaileek. Aurtengoan be, egunotan hasi eta maiatzera arte, hainbat ekitaldi antolatuko dira.

Honeek dira parte hartuko daben 27 bertso eskolak, moltsoka banatuta:

Bilbo - Bortziriak - Urretxu/Zumarraga
Debagoiena - Larrabetzu/Mungia - Lasarte-Oria
ALBE - Irun - Zarautz
Barañain - Gernika-Lumo - Oñati
Erniarraitz - Durangaldea - Gasteiz
Aramaio - Goierri - Orio
Hernani - Markina-Xemein - Sakana
Aiaraldea - Ipar Euskal Herria - Leitza/Lekunberri
Enkarterri - Harituz - Iruñea



Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu