Kantagintzea izango da Xenpelar Dokumentazino Jardunaldietako gai nagusia
2016-10-11 11:06 BertsolaritzeaUrriaren 27an Villabonako Subijana etxean egingo da, hirugarren urtez, Mintzola Ahozko Lantegiak antolatutako topaketea. Kantagintzearen alorreko adituak batuko dira.
Dokumentazino alorraren eta, batez be, Euskal Herriko dokumentazino gaien inguruko gogoetea bultzatu eta plazaratzeko helburua daukie Xenpelar Dokumentazino Jardunaldiek. Bertsolaritzea eta ahozko tradizinoa da topaketearen abiapuntua, Xenpelar Dokumentazino Zentroaren eta Mintzolaren ardatza hori da eta.
Aurreko edizino bietan, antzerkia eta ipuingintzea aztertu ziran eta, aurtengo hitzorduan, ahozko euskal sorkuntzearen inguruko beste gai bat aukeratu dabe: Kantagintzea. Dokumentazinoaren alorrean tradizino horrek dauen egoerea aztertuko da.
Arratsaldeko 18:30ean hasiko da saioa, urriaren 27an. Villabonan izango da, Xenpelarren eta Mintzolaren egoitzea dan Subijana etxean. Kantagintzearen ondarea batzen eta zabaltzen lan handia egiten daben lau erakundetako ordezkariek parte hartuko dabe: Eresbilartxiboko Jon Bagues, Labayru Fundazinoko Igone Etxebarria, Sü Azia alkarteko Jean-Mixel Bedaxagar eta Euskal Kultur Erakundeko Maite Deliart izango dira hizlariak.
2016ko Xenpelar Dokumentazino Jardunaldien antolatzaileak honeek dira: Mintzola Ahozko Lantegia, Euskal Kantuzaleen Alkartea eta Koldo Mitxelena Liburutegia. Ganera, honeek izan dira laguntzaile: Badok eta ALDEE (Artxibategi, Liburutegi eta Dokumentazino Zentroetako Profesionalen Euskal Alkartea).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!