Arrate Illaro, Inazio Vidal eta Aitzol de Castro nagusi Uribe Kostako Bertsolari txapelketan
2016-03-07 17:06 BertsolaritzeaHurrengo kanporaketea, hilaren 12an jokatuko da, Algortan. Lehen saioa, 19:00etan, Villamonte tabernan jokatuko da: Josu Landeta, Arkaitz Gomez, Joanes Igeregi eta Daniel de Miguel bertsolariekaz; 2. saioa, 20:00etan, Ekin tabernan: Jone Uria, Unai Larrazabal, Pello Etxebarria eta Peio Arondo bertsolariekaz; eta 3. saioa, 21:00etan, Azebarrin: Imanol Uria, Ekaitz Larrazabal Katxo, Miren Loizaga eta Itxaso Paia bertsolariekaz.
2016ko Uribe Kostako Bertsolari txapelketeari hogeitalau bertsolarik ekin deutsie eta astegoienean Leioan jokatutako lehenengo kanporaketan, hamabi bertsolari lehiatu ziran hiru tabernatan. Egin beharreko lana: hasierako agur puntuagarria, ofizioan hiruna bertso zortziko nagusian, beste hiruna zortziko txikian, eta bertso bat berba bat gaitzat emonda.
Lehenengo saioan, Ganeko tabernan, Arrate Illaro nagusitu zan, eta horretara, martiaren 19an Plentzian jokatuko dan finalaurrerako txartela zuzenean lortu eban. Bere atzetik hurranez hurran, Unai Mendiburu, Peru de Pedro eta Xabier Albizu Txuri sailkatu ziran. Saio txukuna eta partida bat entzule.
Bigarren saioan, Kurkudi tabernan, Inazio Vidal nabarmendu zan. Atzetik Peru Vidal, Galder Bilbao Txapi eta Iñigo Kortazar geratu ziran. Erritmo handiko saioa eta jentez lepo.
Kazu pubean jokatutako hirugarren saioan, Aitzol de Kastrok irabazi eban. Atzetik Beñat Vidal, Paule Loizaga eta Xabier Saiz de la Maza joan ziran. Hau be saio txukuna izan zan, jentez ganezka eta kontrastean erabateko isiltasuna bertsoak entzutean. Halandaze, martiaren 19ko finalaurrekora zuzenean Arrate Illaro, Inazio Vidal eta Aitzol de Kastro pasau dira. Ganerakoak puntuazioari begira dagoz. Gai-emoile, Ganekon Nahikari Aio, Kurkudin Haritz Urrutikoetxea, eta Kazun Maider Barañano ibili ziran. Gai-jartzaile taldean, gaiak preparetan eta, aitatutakoez gan, Goizalde Atxutegi eta Aritz Landeta be ibili ziran.
Epaileak Peio Unzurrunzaga, Nagore Iriondo eta Izaskun Salsidua izan ziran. Idazkari lana epaile taldeko Nagore Uribeetxebarriak eta Karmele Elosegik egin eben. Aitor Fernandez de Martikorena, Leire Iriondo eta Joseba Santxo be badagoz epaile talde horretan. Saioak girotzen Zolloko trikitilariak ibili ziran, Etxebarriatar aita-semeak. Azpimarratzekoak, saio guztietako giro polita, bertsolari beteranoen maila ona eta barrien ausardia. Gazteenek be erakustaldia egin eben.
Hurrengo kanporaketea datorren zapatuan jokatuko da, hilak 12, Algortan. Lehen saioa, 19:00etan, Villamonte tabernan jokatuko da: Josu Landeta, Arkaitz Gomez, Joanes Igeregi eta Daniel de Miguel bertsolariekaz; 2. saioa, 20:00etan, Ekin tabernan: Jone Uria, Unai Larrazabal, Pello Etxebarria eta Peio Arondo bertsolariekaz; eta 3. saioa, 21:00etan, Azebarrin: Imanol Uria, Ekaitz Larrazabal Katxo, Miren Loizaga eta Itxaso Paia bertsolariekaz.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!