Gazteak nagusi Bardoetako Leitzako saioan

Bizkaie! 2016-02-29 14:56   Bertsolaritzea

Azkenean, leitzarrek eroan eben puntu irabazlea eta datorren martiaren 4an Igantziko Biltoki alkartean jokatuko dan itzuliko saioan erabagita geratuko da zein talde pasauko dan finalera.

Bigarren faseko saioa jokatu zan barikuan Leitzako Atekabeltz gaztetxean 80 bertsozale batuta. Taula gainean zein publiko artean gazte ugari alkartu zituan ekimenak.

Leitzako Atekaberts (Migel Mari Elosegi Luze, Joanes Illarregi, Xabat Illarregi) eta Lesakako Unibertsolariak (Iban Garro, Josu Sanjurjo, Joxe Juan Zubieta Etxabe) izan ziran kantuan. Saioa oso bizi joan zan eta hainbat ariketetan publikoak gogoz egin eban barre. Ganera bertsolari arituak eta oso gazteak entzuteko aukerea izan eben bertaratutakoek; Etxaberen bertsokera landua eta Joanes zein Xabat Illarregi anaien gaztetasunaren freskotasuna esaterako. Bertsozaleen artean be gazte ugari batu zan saioa ikusteko.


Leitza

Azkenean, leitzarrek eroan eben puntu irabazlea eta datorren martiaren 4an Igantziko Biltoki alkartean jokatuko dan itzuliko saioan erabagita geratuko da zein talde pasauko dan finalera.


Hurrengo saioak

Igantziko saioagaz batera, datorren barikuan beste bi saio jokatuko dira; Txantreako Auzotegi Kultur Etxean 19:30ean, bertso-merendua eta Etxarri-Aranazko gaztetxean, 22:00etan, bertso-saioa. Zapatuan, barriz, Beran izango da hitzordua, 21:00etan hasita Kataku ostatuan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu