Atekaberts (Leitza), Obario Maldikoak (Iruñea) eta Larungo antenak (Bera) sailkatu dira Bardoen finalerako
2016-03-07 13:44 BertsolaritzeaAstegoienean Iruñean, Igantzin, Etxarri-Aranatzen eta Beran lau saio jokatuta, Bardoak txapelketearen bigarren fasea amaitu eta erabagita geratu da martiaren 19an Etxarri-Aranazko finalean zein hiru taldek hartuko daben parte: Atekaberts (Leitza), Obario Maldikoak (Iruñea) eta Larungo antenak (Bera).
Astegoienean Iruñean, Igantzin, Etxarri-Aranatzen eta Beran lau saio jokatuta, Bardoak txapelketearen bigarren fasea amaitu eta erabagita geratu da martiaren 19an Etxarri-Aranazko finalean zein hiru taldek hartuko daben parte: Atekaberts (Leitza), Obario Maldikoak (Iruñea) eta Larungo antenak (Bera).
Pasa dan barikuan, hiru saio izan zituan ekimenak; Igantziko Biltoki alkartean Lesakako Unibertsolariak (Iban Garro, Josu Sanjurjo, Jon Silveira, Joxe Juan Zubieta Etxabe) eta Leitzako Atekaberts (Ander Fuentes Itturri, Joanes Illarregi, Xabat Illarregi) taldeko kideek kantau eben. 50 bertsozale batuta, pareko saioa egin eben bi taldeek eta puntu irabazlea lesakarrentzat izan bazan be, ligaxka barruan jokatutako bi saioetako puntu batuketeak leitzarrak pasarazo zituan finalera.
Eguneko bigarren saioa, Iruñeko Txantrea auzoko Auzotegi Kultur Etxean jokatu zan. Bertako Obario Maldikoak (Saioa Alkaiza, Irati Majuelo, Aimar Karrika) eta Barañaingo Hiru garabardo eta pintxo bat (Ainara Ieregi, Mikel Lasarte, Manex Mailharin) taldeak izan ziran kantuan. Aretoa 75 lagunek beteta, Barañaingo gazteek eskuratu eben puntu irabazlea, baina puntu batuketa handiagoa lortuta, Obario Maldikoak taldeak egin dau aurrera.
Etxarri-Aranazko gaztetxean izandako saioan, barriz, Einnekin (Eneko Lazkoz, Unai Artieda, Jon Arratibel) eta Berako Larungo antenak (Julen Zelaieta, Patxi Castillo, Aitor Elexpuru) taldeek lehen saioa jokatu eben. Beratarrek irabazi eta zapatuan izan eben ligaxka barruko bigarren saioa, Berako Kataku ostatuan. Kasu honetan be Larungo antenak taldeko kideek puntu irabazlea eskuratu eta finalera sailkatzea lortu eben.
Etxarriko finalerako sarrerak, salgai
Bardoak Nafarroako taldekako txapelketearen hirugarren edizinoa martiaren 19an helduko da amaierara. Etxarri Aranazko frontoian jokatuko da finala, arratsaldeko 17:00etan hasita.
Finalerako sarrerak dagoeneko salgai dagoz www.bertsosarrerak.eus atarian. 10 euroan dago sarrerea Bertsozale Alkarteko bazkideentzat, 8 euroan 16 urtetik beherakoentzat eta 12 euroan ganerakoentzat. Horrezaz gan, saiorako sarrerak salgai egongo dira Iruñean, Beran, Leitzan, Lesakan eta Etxarri Aranatzen.
Ohikoa dan legez, finala amaituta triki-poteoa egongo da herrian zehar eta amaitzeko Bardoen afaria. Afarirako txartelak be salgai dagoz, kasu honetan interneten bakarrik eta kopuru mugatua da.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!