Arkaitz Oiartzabal 'Xamoa' eta Beñat Lizaso nagusitu dira Azpeitia eta Lasarte-Oriako saioetan
2015-09-28 10:29 BertsolaritzeaAstegoienean jokatutako final zortzirenetan, Arkaitz Oiartzabal Xamoa eta Beñat Lizaso sailkatu dira Gipuzkoako Txapelketako final laurenetarako.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren final zortzirena jokatu zan zapatu arratsaldean Azpeitian. Arkaitz Oiartzabalek irabazi eban saioa eta horrenbestez zuzenean sailkatu da zemendiaren 1ean Ormaiztegin jokatuko dan final laurenetarako. Nerea Elustondok eta Nahikari Gabilondok egin dabe bigarren eta hirugarren, hurranez hurran. 340 bertsozale batu dira Soreasu antzokian.
Azpeitiako sailkapena:
Arkaitz Oiartzabal Agirre Xamoa: 439,5
Nerea Elustondo Plazaola: 432
Nahikari Gabilondo Mendizabal: 426,5
Ander Lizarralde Jimeno: 425,5
Unai Mendizabal Jauregia: 424
Amaia Iturriotz Etxaniz: 421
Beñat Lizaso nagusi Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren saioan
Domekan, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean izan zan saioa, Aitor Irastortza, Beñat Lizaso, Gorka Azkarate, Maider Arregi, Mikel Artola eta Xabier Sukia bertsolariakaz.
Azkenean Beñat Lizasok batu dau puntu gehien eta, horren ondorioz, azpeitiarrak zemendiaren 8an Eskoriatzan jokatuko dan final laurenetarako sailkatzea lortu dau. Haren atzetik, Maider Arregi eta Mikel Artola sailkatu dira. 290 bertsozale inguru izan dira Lasarte-Oriako saioa bertatik bertara segidu dabenak.
Lasarte-Oriako sailkapena:
Beñat Lizaso Alberdi: 426
Maider Arregi Markuleta: 415
Mikel Artola Izagirre: 415
Xabier Sukia Etxeberria: 412,5
Aitor Irastortza Fadrique: 399,5
Gorka Azkarate Torner: 398
Elgoibarren jokatuko da txapelketako 4. saioa
Datorren zapatuan jokatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako laugarren saioa Elgoibarko Herri Antzokian eta bertan izango dira kantuan Manu Goigana, Unai Muñoa, Oihana Iguaran, Iñigo Gorostarzu, Iban Urdangarin eta Manex Mujika. Arrratsaldeko 17:30ean hasiko da final zortzirena.
Sarrerak dagoeneko salgai dagoz www.bertsosarrerak.eus webgunean.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!