'Jakinduriek mundue erreko dau': Zientziak eta bertsoek bat egingo dabe zapatuan Bilbon

Bizkaie! 2015-09-23 13:04   Bertsolaritzea

Hiru bertsolari eta bost zientzialari batuko ditue saio barritzaile horretan, Bilboko Bizkaia Aretoan, zapatu arratsaldean. Zientziaren alorreko azalpen laburrak entzun ahal izango ditue bertaratzen diranek eta, ondoren, azaldutakoaren inguruko bertsoak kantauko ditue bertsolariek. Zientziaren garrantzia modu atsegin eta originalean gizarteratzea da ekimenaren helburuetako bat.

Gotzon Garateren atsotitzen liburuan jasota dator 'mundue jakinduriek erre biar dau' esakerea. Idea horri bueltea emon nahi deutsie antolatzaileek, zientziak dakarren onurea azpimarratu eta oinarrizko ezagutza bat eukiteak daukan garrantzia nabarmentzeko. Hori bai, umore ikutua emon nahi izan deutsie ekitaldiari. Ganera, zientzia gaiei buruzko bertsoak entzuteko aukerea egongo da.

Bost zientzialarik parte hartuko dabe ekitaldian, bakotxa arlo batekoa: Gorka Azkune informatikaria, Naiara Barrado eta Itziar Garate astrofisikariak, Itziar Laka hizkuntzalaria eta Jon Mattin Matxain kimikaria. Lau gai zientifiko modu labur eta ulertzeko errazean azalduko ditue: argiaren propiedadeak, espazioaren ganeko jakinmina, neurona sareen egitekoa adimen artifizialean eta euskerearen kasu ergatiboa.

Behin zientzalarien esanak entzunda, hiru bertsolari lanean hasiko dira. Miren Amuriza, Amets Arzallus eta Andoni Egaña egongo dira saioan, maila handiko bertsolariak beraz. Asmoa da, azalpen zientifikoak doinu eta errimearen bidez jasotea. Holan, umorea, ironia, poesia eta abar gehitu ahal izango deutse entzundako lau gaiei.

Kike Amonarriz izango da saioko aurkezle eta gidaria. Zapatuan, hilak 26, arratsaldeko 18:00etan hasiko da ekitaldia. Abandoibarran, EHUren Bizkaia Aretoan egingo dabe. Doban sartu ahal izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa