Bizkaiko Bertsozale Elkartearen 30. urteurren jaia

Bizkaie! 2013-12-07 14:38   Bertsolaritzea

Abenduaren 7an, 18:00etatik 19:00etara, Durangoko Azokan egingo dan bertso ekitaldi laburrak Bizkaiko Bertsozale Elkartearen 30. urteurrenaren harira antolatutako ekintzen amaierea ekarriko dau.

Abenduaren 7an, 18:00etatik 19:00etara, Durangoko Azokan egingo dan bertso ekitaldi laburrak Bizkaiko Bertsozale Elkartearen 30. urteurrenaren harira antolatutako ekintzen amaierea ekarriko dau.

2013. urtea urte oparoa izan da, gogoan hartuz, 30 urte bete dituala Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eta hori ospatzen dabilz ekimen desbardinen bidez.


Abenduaren 7rako atondutako egitaraua:

48. Durangoko Azokako Areto nagusian lehendakariaren berben ondoren bertso saioa hasiko da Xabier Amuriza, Igor Elortza eta Oihana Bartragaz. Ezustekoren bat edo beste be iragarri dabe. Ekitaldiaren ondoren, bertso-triki-poteoa izango da Durangoko kaleetan zehar.

Aitatzekoa bertso eskolak izan dirala orain arte protagonista urteurrenaren jaian. Euren arteko desafioak antolatu ditue, urteurrena hainbat herri eta entzulerengana heltzeko. Bagilaren 22an, Balmasedan Enkarterri eta Zornotzarren artekoa jokatu zan. Bagilaren 30ean, Larrabetzun, bertakoen eta Busturialdekoen desafioa eta irailaren 21ean Bizkaiko Zubiaren alde banatan kokatu ziran ALBEko kideak eta Kiliika Bertso Eskolea eta Zallako Bertso Eskolea.

Baina joandakoari begiratzeko tartea be izan da. 30 argazki eta 30 bertso batzen dituan liburua emon dau argitara Bizkaiko Bertsozale Elkarteak. Urte honeetako ibilbidea irudikatzen dauen liburua bazkideei opari emongo jake Durangoko Azokako jaian edo Elkartearen egoitzara hurreratzen diranei.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu