2014ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan izena emoteko epea zabalik dago

Bizkaie! 2014-02-07 15:15   Bertsolaritzea

Eskualdeetako txapelketetan izena emoteko epea martiaren 5era arte egongo da zabalik. Horretarako, deitu telefono zenbaki honetara 94 681 27 11, edo idatzi email bat bizkaia@bertsozale.com helbidera.

Urte birik behin egiten dan Bizkaiko Bertsolari Txapelketako talde antolatzailea hasita dago 2014ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketearen gorabehera guztiak zehazten. Talde horren erabagiz, aurtengoak hurrengo egiturea izango dau: ezer baino lehen, udabarrian, Bizkaiko 8 eskualdeetako txapelketak jokatuko dira eta udagoienean, barriz, 5 kanporaketa, 3 finalaurreko eta finala.

Eskualdeetako txapelketetan izena emoteko epea martiaren 5era arte egongo da zabalik. Horretarako, deitu telefono zenbaki honetara 94 681 27 11, edo idatzi email bat bizkaia@bertsozale.com helbidera.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako zuzeneko txartela dabenek maiatzean izango dabe izena emoteko aukera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu