Oihane Pereak irabazi dau Arabako Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa
2015-01-26 09:27 BertsolaritzeaAriketa guztiak egin ondoren, Oihane Pereak lortu eban puntu gehien, 321,5 puntu. Bigarren, barriz, Ruben Sanchez sailkatu zan 313,5 puntugaz. Holan, Oihane Pereak Aramaioko Kultur Etxean jokatuko dan 2. itzuliko 4. finalaurrekoan kantauko dau, zezeilaren 21ean.
Martxan da Arabako Bertsolari Txapelketea. 18 bertsolarigaz jokatuko dan txapelketako 1.finalaurrekoa, Dulantziko Kultur Etxean jokatu zan bart arratsaldean. Eszenatokian, sei bertsolari: Oihane Perea (Zalduondo), Ruben Sanchez (Gasteiz), Iker Pastor (Zalduondo), Unai Bengoetxea (Oion), Ander Solozabal (Gasteiz) eta Irati Anda (Gasteiz).
Aurreko edizioetan baino bertso puntuagarri gehiago kantau behar izan zituen bertsolariek. Ariketa guztiak egin ondoren, Oihane Pereak lortu eban puntu gehien, 321,5 puntu. Holan, Oihane Pereak Aramaioko Kultur Etxean jokatuko dan 2. itzuliko 4. finalaurrekoan kantauko dau, zezeilaren 21ean. Dulantziko saioko beste bertsolariak puntuazinoen zain geratuko dira jakiteko non kantauko daben bigarren saioa. Puntuazinoak ondorengoak izan ziran:
Oihane Perea 321,5
Ruben Sanchez 313,5
Irati Anda 299,5
Iker Pastor 287
Ander Solozabal 271,5
Unai Bengoetxea 264,5
Zazpi lagunez osotutako gai-jartzaile taldetik Marta Ugarte izan zan Dulantziko gai-emoilea. Lehenengo itzuliaren 3 finalaurrekoetako epaimahaia, holan osotuta dago: Patxi Aizpurua, Aitor Jimenez, Mikel Fernandez de Arroiabe eta Iker Elexpuru. Idazkari lanetan, barriz, Ainhoa Aizpurua.
Datorren domekan, zezeilaren 1ean, Laudioko La Salle aretoan, 17:30ean, 1. itzuliko bigarren finalaurrekoa jokatuko da. Ondoko bertsolariek kantauko dabe: Felipe Zelaieta Txurruka, Jagoba Apaolaza Castro, Jon Ruiz de Pinedo Lekuona, Manex Agirre Arriolabengoa, Unai Mendibil Etxebarria eta Zigor Enbeita Zugadi.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!