Manex Agirrek irabazi dau Arabako Bertsolari Txapelketako Zigoitiko finalaurrekoa

Bizkaie! 2015-03-02 09:51   Bertsolaritzea

Zigoitiko Kultur Etxeko aretoan,  90 lagunen aurrean Manex Agirrek irabazi dau Arabako Bertsolari Txapelketako 5. finalaurrekoa. Bigarren sailkatu zan Iñaki Viñaspre (339), hirugarren Felipe Zelaieta (318), laugarren peru Abarrategi (316,5), bosgarren Oier Arbina (288,5) eta seigarren Asier Rubio (276,5).

Zigoitiko Kultur Etxeko aretoan,  90 lagunen aurrean Manex Agirrek irabazi dau Arabako Bertsolari Txapelketako 5. finalaurrekoa. Bigarren sailkatu zan Iñaki Viñaspre (339), hirugarren Felipe Zelaieta (318), laugarren peru Abarrategi (316,5), bosgarren Oier Arbina (288,5) eta seigarren Asier Rubio (276,5).

Bigarren itzuliko bigarren saio honetan ondorengo bertsolariek kantau eben:  Manex Agirrek (Aramaio), Oier Arbinak (Agurain), Peru Abarrategik (Aramaio), Asier Rubiok (Luiaondo), Iñaki Viñasprek (Abetxuko) eta Felipe Zelaietak (Gasteiz).

Amurrioko Unai Mendibilek kantau behar eban finalaurreko honetan baina baja izan da eta bertsolari ordezkoa zan Oier Arbinak kantau eban.

Oier Suarez aurkezleak jarritako ariketa guztiak egin ondoren, Manex Agirrek lortu eban puntu gehien. Puntuazinoak ondorengoak izan ziran:

- Manex Agirre: 343,5 puntu.

- Iñaki Viñaspre: 339

- Felipe Zelaieta: 318

- Peru Abarrategi: 316,5

- Oier Arbina: 288,5

- Asier Rubio: 276,5

Kontuak kontu, bertsolariek jokatutako bi saioen puntuazinoei begira, Manex Agirrek dauka puntu metaketarik altuena, Zigoitian kantautakoen artean. Oro har, Oihane Perea eta Manex Agirre dira puntu gehien lortu daben bi bertsolariak.

Horrezaz gan, finalaurrekoetan puntu gehien lortzen daben 6 bertsolariak sailkatuko dira finalerako. Hurrengo zapatuan Langraiz Okan izango dan azkeneko finalaurrekoan argituko da nortzuk diran finalistak. Hurrengo saioa datorren zapatuan, martiaren 7an, izango da Langraitz Okan, 17:30ean. Kantauko daben bertsolariak ondokoak izango dira: Ander Solozabal, Iker Pastor, Jagoba Apaolaza, Paila Amilburu, Xabi Igoa eta Zigor Enbeita.

Bigarren itzuliaren 3 finalaurrekoetako epaimahaia ondokoek osotzen dabe: Ekaitz Elorriaga, Aitor Jimenez, Mikel Fernandez de Arroiabe eta Iker Elexpuru. Idazkari lanetan, barriz, Maria Fuentes.

Informazino gehiago hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu