Legution Paula Amilburuk irabazi dau
2015-02-09 09:31 BertsolaritzeaNieves del Alamok jarritako ariketa guztiak egin ondoren, Amilburuk lortu eban puntu gehien, 311,5 puntu, hain zuzen be. Bigarren Xabi Igoa sailkatu zan 310,5 puntugaz eta hirugarren, barriz, Iñaki Viñaspre: 306,5.
Arabako Bertsolari Txapelketako 3. finalaurrekoa Legutioko Kultur Etxeko aretoan jokatu zan, domeka arratsaldean. Arabako Bertsolari Txapelketan lehian diran 18 bertsolarien artean 6 bertsolari honeek kantau eben 120 bertsozaleen aurrean: Iñaki Viñaspre Simon (Abetxuko), Asier Rubio Hidalgo (Luiaondo), Peru Abarrategi Sarrionaindia (Aramaio), Iker Agirre Uribarren (Aramaio), Xabi Igoa Eriz (Aramaio) eta Paula Amilburu Izagarai (Aramaio).
Nieves del Alamok jarritako ariketa guztiak egin ondoren, Amilburuk lortu eban puntu gehien, 311,5 puntu, hain zuzen be. Puntuazioak ondorengoak izan ziran:
Paula Amilburu 311,5
Xabi Igoa 310,5
Iñaki Viñaspre 306,5
Asier Rubio 286
Iker Agirre 274
Peru Abarrategi 267
Hamazortzi bertsolarien puntuazinoaren arabera hurrengo itzuliko 3 saioak osotuta geratu dira:
- Inauterietako etenaren ondoren, zezeilaren 21ean, Aramaion: Oihane Perea, Jon Ruiz de Pinedo, Unai Bengoetxea, Iker Agirre, Irati Anda eta Ruben Sanchez.
- Zezeilaren 28an, Zigoitin: Manex Agirre, Unai Mendibil, Peru Abarrategi, Asier Rubio, Iñaki Viñaspre eta Felipe Zelaieta.
- Martiaren 7an Langraiz Okan: Paula Amilburu, Jagoba Apaolaza, Ander Solozabal, Iker Pastor, Xabi Igoa eta Zigor Enbeita.
Lehenengo itzuliaren 3 finalaurrekoetako epaimahaia, holan osotuta egon da: Patxi Aizpurua, Aitor Jimenez, Mikel Fernandez de Arroiabe eta Iker Elexpuru. Idazkari lanetan, barriz, Ainhoa Aizpurua.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!