Arrate Illarok irabazi dau Uribe Kostako Bertsolari Txapelketako finala

Bizkaie! 2012-06-04 11:20   Bertsolaritzea

Aurrera doa Bizkaiko Eskualdeetako Bertsolari Txapelketea, hain zuzen be zapatuan Uribe Kostako finala jokatu zan Getxon. Arrate Illaro bertsolari getxotarra izan zan irabazle, 408 puntugaz

Aurrera doa Bizkaiko Eskualdeetako Bertsolari Txapelketea, hain zuzen be zapatuan Uribe Kostako finala jokatu zan Getxon. Arrate Illaro bertsolari getxotarra izan zan irabazle, 408 puntugaz. Beraz, Bizkaiko txapelketara zuzenean sailkatuko da. Unai Elorriaga idazleak jantzi eutson txapela Illarori.

90 bat lagun batu ziran zapatu arrastian Algortako (Getxo) Villamonte kultur etxean. Arrate Illarogaz batera, beste bost bertsolarik egin eben kantuan, eta ondoko puntuazinoa lortu eben: Arrate Illaro, 408 puntu; Imanol Uria, 394.5; Josu Landeta, 239; Itxaso Paia, 231; Aitzol De Castro, 230.5; eta, Ekaitz Larrazabal Katxo, 215. Illaro Bizkaiko txapelketarako sailkatu da, beraz, eta ganerakoak, puntuazinoaren arabera.

Nahikari Ayo, Gorka Intxaurbe, Jon Jaio eta Jurgi Fuentes izan ziran epaileak, eta Miren Itziar Basterretxea, idazkaria.

Hurrengo saioak, datorren astegoienean izango dira. Zapatuan, bagilak 9, Sondikako kultur etxean Uribe Butroeko finala jokatuko da, eta domekan, hilak 10, Busturialdekoa, Bermeoko Kafe Antzokian. Saio biak 17:30ean hasiko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu