Bertsolaritzearen transmisinoa berbagai EHUko Udako Ikastaroetan

Bizkaie! 2012-06-27 11:51   Bertsolaritzea

Jone Miren Hernández García antropologia irakasle eta ikerlariak zuzendutako mintegia da eta iragana (hizkuntzearen memoria), hizkuntzen eta identidadeen egungo bidegurutzeak eta etorkizuna (gazteak) izango dira hiru egunetan landuko diran gaiak.

Hiztunetik hiztunera, euskerearen bizipenek ezarritako bidetik izenburupean, Donostiako Miramar Jauregian da hitzordua bagilaren 27an, 28an eta 29an. Jone Miren Hernández García antropologia irakasle eta ikerlariak zuzendutako mintegia da eta iragana (hizkuntzearen memoria), hizkuntzen eta identidadeen egungo bidegurutzeak eta etorkizuna (gazteak) izango dira hiru egunetan landuko diran gaiak.

Esperientzia desbardinak batuko dira; horreen artean, bagilaren 29an, Bertsozale Elkarteko Ixiar Eizagirrek (transmisino eragilea) eta Karlos Aizpuruak (ikerkuntza eragilea) gazteak bertsolaritzara zerk lotzen dituan aztertuko dabe.

Jon Maia bertsolariak be parte hartuko dau, bagilaren 28an, (Hizkuntza) aldaketaz: ikuspegi autobiografiko bat berbaldia eskainiz.

Helburuak: Euskal Herrian hizkuntza desbardinen arteko ukipena errealidade bat da aspalditik. Horren ildotik azken 40 urteotan ezagupenaz, berreskurapenaz, normalizazinoaz, erabileraz, diglosiaz, portzentajez, motibazinoaz, burrukaz, gatazkaz, ereduez… hitz egin dogu. Horretan ibilbide oparoa egin da. Euskereak, bere bidea egin dau, baina hiztunak? Zer dakigu tarte horretanbizitakoaz? Zer dakigu garatutako emozino, sentipen, edota oroimenei buruz? Zer esanahi d(it)u egunetik egunera ukipen egoera horretan murgiltzeak?


Mintegia hausnarketarako eta alkartrukerako gune izateko sortu da:

1. - Hizkuntzen -eta batez be euskerearen- dimensino kualitatiboan sakontzeko, dimensino subjektibo eta emozionaletan erreparauta.

2.- Hizkuntza eta oroimen historikoaren arteko loturak irudikatzea eta horren inguruan planteamendu barritzaileak erakarri euskerearen inguruko hausnarketara.

3- Iragana eta oraina kontuan izanda, etorkizunerako lan arlo barriak irudikatu, beti be hizkuntzearen dimensino kualitatiboan eta subjektiboan sakontzeko asmoz.

4- Gaian eta planteamenduan egon daitekezan interesak eta motibazinoak ildo berean jarri sare, proiektu edota lantalde barriak sustatzeko.


Egitarau osoa eta informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu