Badator Bizkaiko Umeen eta Gaztetxuen XXIX. Bertsolari Txapelketearen finala

Bizkaie! 2012-05-30 14:04   Bertsolaritzea

Ikastolen Elkarteak antolatuta eta Bertsozale Elkartea laguntzaile dala Bilboko Indautxun dagoan El Carmen aretoan egingo da finala, bariku honetan, hilaren 1ean, goizeko 11:00etan.

Finalaren zain dago Bizkaiko Eskolarteko XXIX. Bertsolari Txapelketea. Maila bitan jokatuko dira txapelak, bat 14 urte artekoentzat dago izentauta eta bestea 15 eta 18 urte bitartekoentzat. Sei bertsolari gaztetxu izango dira lehen atalean eta zortzik kantauko dabe bigarrenean. Bizkaiko hainbat eskualde dago ordezkatuta saio honetan, eta bertsolariak danak be eskola-ikastoletan eta bertso eskoletan egiten dan lan emonkorraren ondorioz bertsozaletu eta trebatu diran ikasleak.

Txikien mailan bat izan ezik beste guztiak lehenengoz datoz bat-bateko txapelketara. Txaber Altube da maila honetan beteranoa, beste batzuetan txapeldun be izan dana, eta ganerakoak lehenengoz heldu dira finalera. Gazteen mailan be barrikuntza handia dakar aurtengo finalak, zortzitik bost baitira barri edade tarte honetan. Aurreko urteetan txikietan finalista izandakoak aurten, edadea holan aginduta mailaz aldatu ostean, goragoko edade-mailan finalera heltzea lortu dabe, eta holan erreleboari bide emon.

Bermeon, Markinan eta Elorrion jokatu dira kanporaketak finalerako bertsolariak aukeratzeko. Danetara, 75en bat bertsolari gazte ibili da kanporaketetan finalerako ahaleginetan.

Ikastolen Elkarteak antolatuta eta Bertsozale Elkartea laguntzaile dala Bilboko Indautxun dagoan El Carmen aretoan egingo da finala, bariku honetan, hilaren 1ean, goizeko 11:00etan.


Finalistak

14 urte artekoak

Unai Mendiburu - Algorta
Txaber Altube - Abadiño
Paule Loizaga - Sopela
Itxaro Juaristi - Abadiño
Iker Larisgoitia - Mungia
Garoa Angiozar - Berriz


15-18 urtekoak

Iker Garitagoitia - Arrigorriaga
Malen Amenabar - Larrabetzu
Nerea Ibarzabal - Markina
Ander Gerrikaetxebarria - Amorebieta-Etxano
Jon Larrabide - Lezama
Koldo Gezuraga - Gernika
Txaber Ormazabal - Arrigorriaga
Asier Galartza - Muxika

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu