'Euskalkiak, batua eta erregistroa ahozko kultur sorkuntzan' izenburupean egingo dira aurten Ahoa Bete Hots jardunaldiak
2012-10-10 15:07 BertsolaritzeaHirugarren edizino honetan, euskerearen berbakeratan sakontzea da asmoa. Batez be, ahozko genero berezituen alorrean (ipuina, kantua, bertsoa eta antzerkia), ahozko jarduna gertatzen danean darabilguzan erregistroak, ahozko produkzinoan erregistroak erabiltean sortzen jakuzan zailtasunak eta urtenbide edo proposamen barriak zeintzuk diran jakin eta zabaldu nahi izan da.
Hirugarren aldia da Mintzolan Ahoa Bete Hots jardunaldiak antolatzen dirana. Bertsozale Alkartea, Kantuzale Alkartea, Antzerkizale Alkartea eta Ipuin kontalarien taldea alkartu dira Mintzolaren aterpean ABH jardunaldiak antolatzeko. 'Ahozkotasuna ardatz hartuta, batez be ahozko sorkuntzearen eremuan egin diran ikerketak, izan diran esperientziak eta landu nahi diran edukiak konpartiduteko momentuak eregi nahi izan doguz hiru urte honeetan: lehen urtean (2010), Ahozkotasuna kulturan, eguneroko jardun berezituetan eta umeen munduan izenburupean ahozkotasunaren alor desbardinak alkartu nahi izan genduzan, bakotxaren errealidadearen barri izateko. Bigarren urtean (2011), barriz, idatzizko kodetik ahozkora igaroteko prozesuari erreparatu geuntsan (Idatziak ahotsa hartzen dauenean lelopean).
Hirugarren edizino honetan, euskerearen berbakeratan sakontzea da asmoa. Batez be, ahozko genero berezituen alorrean (ipuina, kantua, bertsoa eta antzerkia), ahozko jarduna gertatzen danean darabilguzan erregistroak, ahozko produkzinoan erregistroak erabiltean sortzen jakuzan zailtasunak eta urtenbide edo proposamen barriak zeintzuk diran jakin eta zabaldu nahi izan da.
Aurten, zemendiaren 7an, 8an eta 9an izango dira jardunaldiak. Izen-emotea, barriz, urriaren 11tik 24ra egin behar da Mintzolaren webgunean edota telefonoz (943-693870). Matrikula arrunta: 60 €. Antzerkizale, Kantuzale, Ipuin kontalari edo Bertsozale Alkarteetako bazkideak: 40 €. Aiztondo Mankomunidadeko herrietako biztanleak: 40 €. Ikasle, lanbako eta erretiratuak: 35 €.
Zer dala-eta, aurten berbakerak hartu berbagai? Lehenengo eta behin, ikusmira zabaletik heldu geuntsan ahozkotasunari; ondoren, idatzitik ahozkorako pausua emon genduan; eta aurten, ahoz gertatzen danaz berba egin nahi dogu. Ahozko produkzinoan darabilguzan erregistro desbardinez, hain zuzen be. Ahozko genero berezietako ordezkariek argi izan dabe aurten horixe jorratu nahi genduala: euskeraz eta ahoz, euskera batua vs. euskalkia dikotomiatik haragoko beharrak eta ezintasunak sortzen jakuzalako.
Gure gaia ez da kantaukeran, kontaukeran, bertsotan ala antzeztean euskera batuan ala euskalkian komunikau/egin behar ete dogun. Gure galderea hori baino konplexuagoa da: euskera urbanoa/kalekoa edo mendikoa, egungo euskerea ala iraganekoa, jardun formal eta informalak, euskalkien baliogarritasuna gure lanean, hizkuntzearen egokitasuna... Kontzeptu edo ideia horreek interesetan jakuz. Gure ingurumarian gai honen inguruan gogoetak eta hamaika alkarrizketa izan dira eta horrexek alkarren ondoan jartea eta esperientziak zabaltzea izango da helburu nagusia.
Aurten, ahozko ekintzan bertan buru-belarri dabilzan sortzaileak dagoz konbidauta. Erregistroen inguruko azterketa eta gogoetak sortzaileen eskutik jasoko dira, beraz. Ekintzatik gogoetarako pausua emotea lehenetsi da, praktikatik teoriarako bidea egitea, hain zuzen. Sortzaileok gaiari buruz izan dituen kezkak, abantailak eta korapiloak ez eze, horreei emondako aterabideak eta gogoetak jasoteko aukerea izango da aurtengo Ahoa Bete Hots jardunaldietan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!