Gasteizko Udalak ez dau 'Bertsoaren Saltsan' bertso eskolea finantzauko

Bizkaie! 2012-06-20 14:06   Bertsolaritzea

Aurreko astean, Gasteizko Udalak e-postaz jakinarazo eutsen Bertsoaren Saltsan Bertso-eskolea (honen finantzazinoa Udalagazko hitzarmenetik kanpo dago) ez dauela eskainiko datorren ikasturtean. Egoerearen aurrean, Ainara Balantzategi Ibargoitiak, Bertsoaren Saltsan bertso-eskolako 7 kidek eta Arabako Bertsozale Elkarteak idatzia plazaratu dabe.

Aurreko astean, Gasteizko Udalak e-postaz jakinarazo eutsen Bertsoaren Saltsan Bertso-eskolea (honen finantzazinoa Udalagazko hitzarmenetik kanpo dago) ez dauela eskainiko datorren ikasturtean. Egoerearen aurrean, Ainara Balantzategi Ibargoitiak, Bertsoaren Saltsan bertso-eskolako 7 kidek eta Arabako Bertsozale Elkarteak honako idatzia plazaratu dabe:


Bertsolaritzea, ekintxa exotikoa

Gasteizko Alkate Jaunari:

Argi dago gure alkate jauna gezurretan ari dela 'euskara ez da ukitzen' esaten duenean. Errealitatea guztiz desberdina dugu. Zur eta lur geratu gara, Udalaren eskaintza kulturalaren berri izan dugunean, eta bertan, euskara hutsean egiten den ekintza bakarra, Bertsoaren saltsan, ezabatua ikustean. Bakarra esaten dugu, zeren eta euskaraz egiten diren beste ekintza guztiak, gaztelerazko baliokidea dute.

Alkate jaunak ekintza exotikoak kentzeko asmoa azaldu zuen. Izango ote da bertsolaritza 'ekintza exotikoa' dela? Erabaki hau oso larritzat hartzen dugu, euskal kulturaren aurka doala iruditzen zaigulako. Gure desadostasuna adierazten diogu Udalari eta erabakia bertan behera utzi dezala exijitzen diogu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu