Aramaioko taldea nagusi Arabako Bertso Eskolen Egunean

Bizkaie! 2011-05-30 11:11   Bertsolaritzea

Igaz bezela aurten be Aramaioko taldeak irabazi dau eta bertso-eskola honetako Peru Abarrategi eta Gasteizko bertso-eskolako Maddalen Arrausi izango dira bagilaren 18an Agurainen ospatuko dan Euskal Herriko eskolarteko txapelketako finalean Arabako ordezkariak.

Maiatzean zehar ume eta gazteen artean hainbat topaketa, desafio eta kanporaketa jokatu ostean, 2011ko Arabako bertso-eskolen eguna ospatu da joandako zapatuan Legution. 2011ko eskolarteko txapelketeari agur esan eta kurtsoa era dotorean amaitzeko aukerea izan dabe bertaratutako ume, gazte zein guraso guztiek.

Arabako bertso-eskola gehienetako ume eta gazteak izan dira bertan eta eskolarteko txapelketako txikien eta handien mailako finalagaz emon jako hasierea; hiru talde igon dira oholtza gainera, Lautadako bertso-eskolen taldea (Zalduondo eta Araiako umeek osotua), Gasteizko taldea (Gasteizko bertso-eskola desbardinek osotua) eta Aramaioko bertso-eskolako taldea. Danetara, oholtza gainean 16 bertsolari gaztetxu eta oholtza azpian bertso-eskoletako irakasle eta ikaskideak pankarta eta animo oihu artean giroa berotzen.

Saio gustagarria izan da, umeek primeran pasau dabe oholtza gainean kantari eta bakotxak bere harri koxkorra jarri dau taldeak eta saioak distira izan eianzezan. Azkenean igaz bezela aurten be Aramaioko taldeak irabazi dau eta bertso-eskola honetako Peru Abarrategi eta Gasteizko bertso-eskolako Maddalen Arrausi izango dira bagilaren 18an Agurainen ospatuko dan Euskal Herriko eskolarteko txapelketako finalean Arabako ordezkariak.

Ondoren ume eta gazteen gozamenerako jantzak eta musikea izan dira herriko plazan, 40 bat lagunentzako herri bazkaria izan da eta bazkalostean sorpresa polita. Egunotan Arabako herrietan bertsolariakaz batera dabiltzan Menorkako glosadoreen ahots eta doinu gozoak entzun eta kantari ibilteko aukerea izan dabe bertso-eskoletako kideek. Arratsaldeko 16:00ak aldera bertso-eskolen arteko jolas eta herri kirolak hasi dira eta giro bikaina izan da Legutioko Herriko plazan.

Aurrerago, 17:30ean hasita Arabako eskolarteko txapelketako handien finala jokatu dabe Kultur Etxean jai giroan. Hiru kanporaketetan lehiatu diran 18 parte-hartzaileetatik 6 finalista, 5 neska eta mutil bat izan doguz nor baino nor. Gasteizko bertso-eskolako Amaia Lasaga subertau da txapeldun eta aramaioko Paula Amilburu bigarren. Eurekaz batera ibili dira Elyem Chej Legutiarra, Maria Izaga aramaioarra, Ainhoa Comas amurriarra eta Josu Campo Aguraindarra. Saio benetan ederra eskaini dabe.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu