Elustondo eta Lizaso aurrera Gipuzkoako Txapelketan

Bizkaie! 2011-09-26 14:26   Bertsolaritzea

Nerea Elustondok eta Beñat Lizasok irabazi ditue Gipuzkoako Bertsolari Txapelketeak astegoienean izan dituan final-zortzirenetako bi saioak, eta biak zuzenean sailkatu dira final-laurenetarako. Elustondo Eibarren nagusitu zan, eta orain arteko puntuazinorik altuena atara eban.

Nerea Elustondok eta Beñat Lizasok irabazi ditue Gpuntua txapelketeak astegoienean izan dituan final-zortzirenetako bi saioak, eta biak zuzenean sailkatu dira final-laurenetarako. Elustondo Eibarren nagusitu zan, eta orain arteko puntuazinorik altuena atara eban. Lizaso, barriz, Lazkaon izan zan irabazle.

Bertso gosez 300 bat lagun batu ziran joandako zapatuan Eibarko Coliseo antzokian Iñaki Gurrutxaga, Agin Rezola, Jokin Labayen, Nerea Elustondo, Felix Zubia eta Iker Osa bertsolarien lanaz gozatzera.

Domekan, barriz, Lazkaoko Areria kulturguneko aretoa leporaino bete zan, 400dik gora bertsozale hurreratu baitziran Unai Muñoa, Beñat Lizaso, Nahikari Gabilondo, Beñat Iguaran, Iban Urdangarin eta Adur Gorostidiren bertso jarduna jarraitzera.


Saioak irabazitakoak

Nerea Elustondo: 516 (Eibarko saioko irabazlea).
Iñigo Manzisidor: 500 (Andoaingo saioko irabazlea).
Beñat Lizaso: 480,5 (Lazkaoko saioko irabazlea).
Arkaitz Oiartzabal Xamoa: 460,5 (Azkoitiko saioko irabazlea).


Puntuazinoaren arabera

1.- Gurrutxaga, Iñaki 495,5
2.- Izagirre Urteaga, Iñigo 494
3.- Rezola Laburu, Agin 491
4.- Agirre, Amaia 482,5
5.- Lizarralde Jimeno, Ander 471
6.- Gabilondo Mendizabal, Nahikari 469
7.- Zubia Olaskoaga, Felix 464,5
8.- Labaka Mayoz, Ane 463,5
9.- Urdangarin Lardizabal, Iban 461
10.- Muñoa, Unai 454
11.- Sukia, Xabier 450,5
12.- Labayen Iraeta, Jokin 449
13.- Esoain Arruti, Ibai 447
14.- Osa Zelaia, Iker 442,5
15.- Azkarate Torner, Gorka 442
16.- Maiz Alustiza, Gorka 435
17.- Gorostidi, Adur 432,5
18.- Goiogana Bengoetxea, Manu 418
19.- Iguaran Amondarain, Beñat 415,5
20. -Azpiroz Iztueta, Asier 408


Hurrengo saioa

Urriaren 1ean, Elgoibarreko Herriko Antzokian, 17:30ean, jokatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hurrengo filal-zortzireneko saioa. Irati Agirreazaldegiren aginduetara, Egoitz Eizagirrek, Jokin Urangak, Joxe Munduatek, Mikel Arrillagak, Oier Aizpuruak eta Unai Gaztelumendik kantauko dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu