Bertso-udalekuak Bidarrai herrian hasiko dira, hilaren 3an

Bizkaie! 2011-07-01 15:45   Bertsolaritzea

Domekan, garagarrilaren 3an, hasiko dira Nafarroa Beherako Bidarrai herrian aurtengo bertso-udalekuak, Bertsozale alkarteak antolatuta. Hamabi eta hamalau urte bitarteko 43 gaztetxu izango dira lehenengo txanda honetan. Danetara 205 gaztek hartuko dabe parte aurtengo udalekuetan, bost txandatan banatuta.

Domekan, garagarrilaren 3an, hasiko dira Nafarroa Beherako Bidarrai herrian aurtengo bertso-udalekuak, Bertsozale alkarteak antolatuta. Hamabi eta hamalau urte bitarteko 43 gaztetxu izango dira lehenengo txanda honetan. Menditarrenia aterpetxean kanpamendua ipini eta hainbat jarduera egingo ditue asteotan, mendi urteerak, raftinga eta abar.

Gaztetxuek puntako bertsolarien bisitea jasoko dabe, eurekaz berba egin eta ostean bertso-afaria egingo dabe. Ganera, Oskar Estanga bertsolariak kantugintza tailerra atondu dau. Danetara 205 gaztek hartuko dabe parte aurtengo udalekuetan, bost txandatan banatuta.

Bertsozale alkarteak gaztetxuek bertsolaritzeaz eta aisialdiaz gozetako asmoagaz antolatzen ditu bertso-udalekuak. Bederatzi urtetik hamazortzi urte bitarteko gazteek parte hartuko dabe; Irañetan (Nafarroa) eta Zuhatzan (Araba) bederatzi eta hamaika urte bitartekoak: Bidarrainen (Behe Nafarroa) eta Arrazolan (Bizkaian), hamabi eta hamalau urte artekoak; eta, Zerainen (Gipuzkoa), hamabost eta hamazortzi urte bitartekoak.

Bidarraiko txandearen ostean, beste lau egongo dira: Zerainen (garagarrilak 10-16), Irañetan (garagarrilak 17-23), Arrazolan (garagarrilak 24-30) eta Zuhatzan (garagarrilak 1-4).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu