Egaña laugarrenez txapeldun
2006-01-06 00:00 Bertsolaritzea
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalaren sailkapena:
1. Andoni Egaña 1.796,5 puntu
2. Unai Iturriaga 1.746
3. Maialen Lujanbio 1.206,5
4. Amets Arzallus 1.206,5
5. Igor Elortza 1.174
6. Sustrai Colina 1.171, 5
7. Aitor Mendiluze 1.156
8. Jon Maia 1.156
Bizkaie!
BECen zortziko handia
2005-12-30 00:00 Bertsolaritzea
Gitxi falta da bertsolaritzearen egun handienetakoa heltzeko. Txapelketa Nagusiaren finala. Joan dira finalaurrekoak, gozau dogu bertsolarien jardunagaz, eta onenak entzuteko! Badakigu nortzuk kantauko daben Donostiatik kanpo jokatu dan lehenengo finalean. Osotuta dago BECeko zortziko nagusia: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Jon Maia, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Sustrai Colina eta Amets Arzallus. Azkeneko hau da aurtengo nobedade bakarra. Irazuk itxitako lekua beteko dau hendaiarrak. Ez da sorpresa handirik izan azkenean.
Finalaurrekoak ederrak izan dira. Giroa bikaina saio danetan, batzutan kanpoko ...
Zaratik zareera
2005-12-23 00:00 Bertsolaritzea
Bigaŕen bertso saioa orain
zoazte gogoz astera
Ni ari naizen doiñu berean
bearturik yaŕaitzera.
Nai ta nai ezik bear dezute
guziak gai auxe bera:
‘Euskel izkuntza galtzen ari da
ta galtzen ba’da euskera,
Euskaleŕiko seme guziak
betiko galduak gera’.
Modu kuriosoa, historiaren une hartan indarrean egon arren, gaur egun historiaren parte baino ez dana. Orduan sortu zan fenomenorik handiena ofizioen atala izan zan. Inoz pentsau ete dogu zergaitik deitzen jaken ofizioei ofizio? Hori erraza da erantzuten: bertsolari bakotxari ofizio ...
Igor Elortzak irabazi dau Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa
2005-12-23 00:00 Bertsolaritzea
Bizkaie!
Bat-bateko bertsoaren bat-bateko epaia (eta II)
2005-12-16 00:00 Bertsolaritzea
Epailetza beti eztabaidagai
Epaitzeko erispideak zehaztea ez da baina egin beharreko guztia. Epaitu personek epaitzen dabe, ez papelak, eta bat-bateko bertsoaren pertzepzinoan subjektibotasunak daukan inertzia ikusita, epaile izango diran personen aukeraketea ez da dona dona erabagitekoa. Bertsozale eskolatua izan da beti epailea. Orain aditua izatea eskatzen jako, entzule kualifikatua: bertsoaren teknikea eta bertsogintzearen testuingurua ezagutu behar dauz. Ez jako eskatzen bertsotan aritua izatea, ez behintzat maila jakin batean. Badira honegaz guztiz ados ez dagozan bertsozale eta bertsolariak be, eta arrazoi ...
Sabino Arana Kultur Elkargoak Bertso-Paper Lehiaketearen III. edizinoa abiarazo dau
2005-12-16 00:00 Bertsolaritzea
Bizkaie!
FORTE proiektua Euskal Herrian
2005-12-09 00:00 Bertsolaritzea
Eta, jakina, Bertsozale Elkartea. Lehengo artikulu batean Iñakik zabalago azaltzen ebanez zein dan Euskal Herrian garatuko dan proiektua, ez dot larregi sakonduko atal honetan.
Oraingoan, kanpora joan beharrean, kanpotarrak etxera ekarri doguz. Asteburua Euskal Herrian pasau dabe proiektuetako ordezkariek eta ondorioak atera beharko dabezan adituek. Berton, bariku goizean instituzionetako ordezkariakaz batu ziran, Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntzaren errealidadea parajetik ezagutzeko. Esan beharra dago bilera hori Felix Etxeberria EHUko hezkuntza kulturanitzeko irakasleak preparau ebala. Arrastian Bertsozale Elkartea eta Dokumentazino Zentroa ezagutu ebezan ...
Bat-bateko bertsoaren bat-bateko epaia (I)
2005-12-02 00:00 Bertsolaritzea
Epaitzeko erispideak
Benetako inflezino puntua 89an emon zan. Bertsolarien Elkarteak (geroago Bertsozale Elkartea) bilera bi antolatu ebazan, epaitzeko erispideak eztabaidatu eta adosteko. Inoz epaile izandakoak eta bestelako bertsozale adituak batu ziran, belaunaldi zaharra eta barria bat eginda. Bertsoak modu juxtuagoan epaitzeko orientabide nagusiak adostu ebezan. Orduan idatzi ziran lehenengoz Bat-bateko Bertsoak Epaitzeko Erispideak. Aurrerapauso nabarmena izan zan, bertsoak modu juxtuagoan epaitzeko ahaleginean. Urte bereko Txapelketa Nagusian aplikau ziran erispideok. Bertan orientabide nagusiak emoten ziran, eta alderdi teknikoari jagokozan erispideak gero ...
Zelako bertsozaleak, halako bertsolariak
2005-11-25 00:00 BertsolaritzeaAzterketearen ondorioak garagarrilerako izango dira seguru antzean, eta orduan bertsolaritzearen egungo egoerearen erradiografia horrek etorkizunerako zer norabide hartu behar dan jakiteko balioko dau. Hain zuzen be, gauza bera egin zan 1990ean, Bertsozale Elkarteak iparrorratza aldatzeko beharra ikusi eta epe ertain zein luzerako helburu eta estrategia batzuk markatu beharra egoala erabagi ebanean. Horretarako beharrezkoa zan bertsozaletasuna bera aztertzea eta behar hori emon jakon Siadeco ikerketa taldeari. Berak hartu eban gizarteak bertsolaritzea zelan ikusten eban aztertzeko ardurea. Kulturgintzako eragile batzuen eta erdalguneko ...
'0kelar' Bertso Paper Sariketea 2005
2005-11-25 00:00 Bertsolaritzea
Helbidea:
Lanak helbide honeetara bialduko dira:
1.- Posta elektronikoa: mbe@gaztesarea.net
2.- OKELAR bertso paper sariketa
Mutrikuko Bertso Eskola
Luardo etxea (Barrenkalea, z/g)
20830 Mutriku (Gipuzkoa / EUSKAL HERRIA)
Epea:
Lanak zemendiaren 21erako bialduko dira lehen aitaturiko helbidera.
Sari banaketea:
Mutrikuko Santo Tomas ferian banatuko dira sariak.
Lanen jabetza:
Lanen jabetza antolatzaileen esku geratuko da. Antolatzaileek eskubide osoa izango dabe lan guztiak argitaratzeko.
Epaimahaia:
Antolatzaileek eratuko daben epaimahaiaren erabagiak aldaezinak izango dira.
Antolatzailea:
Mutrikuko Bertso Eskola.
Bizkaie!
Bilboko Udalak eta Bertsozale Elkarteak lankidetza-hitzarmena berbatu dabe
2005-11-25 00:00 Bertsolaritzea
Bizkaie!
Hasikera ederra
2005-11-18 00:00 Bertsolaritzea
Azken astegoienean Uztaritzen eta Arrasaten izan ziran kanporaketak. Uztaritzekoa maila bikainekoa izan zan. Amets Arzallus gailurrik jo barik baina seguru eta maila onean ibili zan saio osoan. Fredi Paiak anaiaren bidea hartu gura eban (agurrean autortu eban harek baino puntu erdi gehiago behar ebala etxetik bialduko ez baeben), eta behetik gorako saio eredua be kopiau eutson. Zalantza gehiago sortu euskun Fredik, baina azkenean hor dago, irabazleak kenduta hirugarren puntuazino altuena lortu dau, justu anaiaren atzetik. Uztaritzekoa izan zan sei bertsolarien ...
www.bertsoforo.com, bertsolaritzeari buruzko lehenengo foroa Interneten
2005-11-11 00:00 Bertsolaritzea
Bizkaie!
Euskal Herriko Txapelketea: 18 izan eta izen
2005-11-11 00:00 Bertsolaritzea
Pare bat asteko atsedenaldiaren ondoren, finalaurrekoak zemendiaren 6an hasiko
dira (Hendaia, Markina-Xemein, Gasteiz, Zummarraga-Urretxu, Bera eta Donostian).
Daborduko finalean dagoz aurreko txapelketako txapelduna eta txapeldun ordea:
- Maialen Lujanbio Zugasti: 29 urte bete barriakaz kantauko dau, hirugarren aldiz, Txapelketa Nagusian. 1997an finalista izateaz ganera, Hernaniarrak, 2001ean buruz-burukoan kantau eban. Bigarren postua hobetzen saiatuko da aurtengo txapelketako finalean. 2003ko Gipuzkoako Txapelketako txapelduna da. Arte ederretako ikasketak egin ondoren, gidoigintzan, artikulugintzan eta bertsogintzan jarduten da.
- Andoni Egaña Makazaga: 44 urtegaz seigarren Txapelketa Nagusiko ...
Gaiek be iturria daukie
2005-11-04 00:00 Bertsolaritzea
Txapelketa Nagusiak bere gai-jartzaile taldea dauka. Maiatzean hasita dabiz Txapelketarako gaiak atonduten, eta saioen bezperetan be batzen dira, azken gorabeherak komentau eta egin beharreko aldaketa txikiak egiteko. Taldean hiru bizkaitar dagoz. Josu Goikoetxea gernikarra (Hitzetik Hortzera telebista saioko aurkezle ohi, orain zuzendari, eta taldeko arduraduna), Asier Ibaibarriaga ermuarra, eta Zuriñe Iarritu bilbotarra. Eurekaz batera, Alaitz Rekondo lesakarra, Saroi Jauregi zaldibitarra (Hitzetik Hortzerako aurkezle barria), Inazio Usarralde usurbildarra, Naroa Sasieta aguraindarra, eta Unai Elizasu altzarra. Zaharrenak 38 urte daukaz, gazteenak 23 ...
Eskerrik asko zuri. Suberterik onena opa deutsugu!!!
»» Bertso Udalekuetako hezitzaile bila dabiz