Araban, Manex Agirrek eta Iñaki Viñasprek irabazi ditue azken bi kanporaketak

Bizkaie! 2011-02-28 11:27   Bertsolaritzea

Aurten lehenengo aldiz hiru finalerdi egingo dira: martiaren 13an, Zigoitian; martiaren 19an, Aramaion; eta martiaren 20an, Agurainen. Finala, barriz, apirilaren 20an jokatuko da.

Joandako astegoienean jokatu dira Arabako Bertsolari Txapelketako azken bi kanporaketak, eta beraz amaitu da lehenengo fasea. Laugarren kanporaketea Ataurin egin zan barikuan; bertan Idoia Beitia aurkezlearen aginduetara ibili ziran bertsolariak eta holan gelditu zan sailkapena: Manex Agirre (154 puntu), Zigor Enbeita (153,5), Ekaitz Samaniego (145), Irati Anda (141), Maite Solozabal (125), Iker Pastor (112,5).

Bosgarren eta azken kanporaketea hurrengo egunean, zapatuan, jokatu zan Elosun. Bertan Olatz Bayer aurkezle lanetan ibili zan eta epaia ondokoa izan zan: Iñaki Viñaspre (150,5 puntu), Izar Mendiguren (147,5), Felipe Zelaieta (145,5), Gaizka Urtaran (131,5), Elyem Chej (127,5), Jon Ruiz de Pinedo (108).

Beste hiru kanporaketetan moduan, azken bi honeetan be, klabe batzuk errepetidu dira: bertako jentearen parte hartzea, afari eta giro ederrak, bertsolari hasi barrien lan bikaina, eta oro har bertsozalea eta ez hain bertsozalea oso gustura geratu dirala saioetan. Baina orain, inauterietako astegoieneko deskantsua eta gero, txapelketeak bere bidea jarraituko dau eta bigarren faseari ekingo deutso finalerdiakaz. Aurten gainera lehenengo aldiz hiru finalerdi egingo diranez, gatxa izango da finalean sartzea eta horrek interesgarriagoak egingo ditu bigarren fase honetako saioak.


Arabako Bertsolari Txapelketako finalerdiak:

- Martiaren 13an, Zigoitian: Oihane Perea, Manex Agirre, Serapio Lopez, Felipe Zelaieta, Andere Arriolabengoa eta Irati Anda.

- Martiaren 19an, Aramaion: Asier Otamendi, Iñaki Viñaspre, Izar Mendiguren, Ekaitz Samaniego, Xabier Igoa eta Rikardo Gonzalez de Durana.

- Martiaren 20an, Agurainen: Ander Solozabal, Zigor Enbeita, Juan Mari Juaristi, Ruben Sanchez, Unai Mendibil eta Alberto Martinez 'Betto'.

Txapelketeak Arabako bazterrak bertsoz beteten jarraituko dau apirilaren 2ko final nagusira arte.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu