Jon Barberena, Nafarroako finalerako lehenengo sailkatua

Bizkaie! 2011-03-14 13:04   Bertsolaritzea

Lazkozek bigarren egin dau eta hirugarren postua Oskar Estangarentzat izan da. Horreen atzetik Jon Elizetxe, Saioa Alkaiza eta Oier Lakuntza sailkatu dira. Bertsolari horreek guztiek beste bi finalaurrekoetako puntuazinoen zain egon beharko dabe finalean egongo ete diran jakiteko.

Jon Barberenak irabazi dau aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa eta horri esker apirilaren 9ko finalerako sailkatzea lortu dau. Elizondoko bertsolariak saio erregularra egin dau, halan da be ez dau bape erraza izan lehenengo postua eskuratzea, puntu t´erdiko alde txikia atara deutsolako bigarren sailkatuari, Eneko Lazkozi.

Danetara, 180 lagunek segidu dabe Berako Kultur Etxean egin dan saioa. Ikusmin handia egoan finalerako lehen txartela nork eskuratuko eban ikusteko, bertsolariek be igarri dabe presinoa eta saioa gorabeheratsua izan da; azkenean Barberenak lortu dau sailkatze zuzena.

Lazkozek bigarren egin dau eta hirugarren postua Oskar Estangarentzat izan da. Horreen atzetik Jon Elizetxe, Saioa Alkaiza eta Oier Lakuntza sailkatu dira. Bertsolari horreek guztiek beste bi finalaurrekoetako puntuazinoen zain egon beharko dabe finalean egongo ete diran jakiteko.

Bigarren finalaurrekoa datorren zapatuan, hilak 19, jokatuko da Leitzako zineman. Sei bertsolari izango dira taula gainean: Estitxu Arozena, Xabier Terreros, Iñigo Oaletxea, Ander Fuentes 'Itturri', Josu Sanjurjo eta Miel Mari Elosegi 'Luze'.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu