Manex Agirrek Arabako Bertsolari Txapelketako finalean kantauko dau
2011-03-14 10:19 BertsolaritzeaZigoitian jokatutako Arabako Bertsolari Txapelketako lehenengo finalerdian, honakoa izan zan puntuazinoa: Manex Agirre (354,5 puntu), Oihane Perea (348,5), Felipe Zelaieta (294,5), Serapio Lopez (291), Ainhoa Comas (283) eta Irati Anda (278).
Joandako domekan, martiak 13, jokatu zan Arabako Bertsolari Txapelketako lehenengo finalerdia. Zigoitiko Kultur zentroa bertsozalez bete zan Serapio Lopez, Irati Anda, Oihane Perea, Manex Agirre, Ainhoa Comas eta Felipe Zelaieta bertsolariak Unai Gomez aurkezlearen agindupean ikusteko.
Ainhoa Comasek, finalerdietako ordezkoak, Andere Arriolabengoaren lekua bete eban azkeneko momentuan ezin izan ebalako joan.
Bertsolariek urduri hasi eben saioa, baina lasaitu ahala saioa berotzen joan zan. Zortziko handian Perea eta Agirrek erakutsi eben euren maile ederra eta oso ofizio polita egin eben.
Zortziko txikian Manex eta Ainhoak saio oso arina eta alaia egin eben telefono konpainia bateko langilea eta eskaintza jasoten dauenaren papelean.
Hamarreko txikian Felipe eta Serapio berpiztu egin ziran eta ale politak bota zituen. Hamarrekoan Irati eta Ainhoak, nor baino nor, pelikula gustu desbardinak medio ofizio polita osotu eben.
Kartzelako lanean, bi puntu erantzun eta bakarkako gaiari bi bertso botatea izan zan bertsolarien lana.
Urduritasunak urduritasun, ideiak ideia eta txaloak txalo, hau izan zan Xabier Ormaetxea, Jose Ramon Arbe, Iker Elexpuru eta Ekaitz Elorriaga epaimahaiaren epaia:
Manex Agirre (354,5 puntu), Oihane Perea (348,5), Felipe Zelaieta (294,5), Serapio Lopez (291), Ainhoa Comas (283) eta Irati Anda (278).
Baina finalerdiak hasi besterik ez dira egin eta oraindino beste bi falta dira apirilaren biko finala osotzeko. Datorren astegoienean, zapatuan Aramaion eta domekan Agurainen, finaleko bi txartel zuzen horreek jokatuko dira eta gelditzen diran beste 3 postuak finalerdietan puntuazino gehien jasoten daben lehenengo hiru bertsolariek beteko ditue.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!