Oihane Pereak irabazi dau Arabako Bertsolari Txapelketako lehenengo kanporaketea
2011-02-14 10:20 BertsolaritzeaHiru epaileek, Patxi Aizpurua, Mikel Fernandez de Arroiabe eta Hodei Lopez de Arkautek, honako sailkapena emon eben: Oihane Perea (158 puntu), Xabier Igoa (142,5), Rikardo Gonzalez de Durana (139), Alberto Martinez Betto (134), Ainhoa Comas (132) eta Bingen Sainz (113,5).
Joandako zapatu gauean, Laudioko Basalarrina alkartean hasi zan aurtengo Arabako Bertsolari Txapelketearen ibilbidea. Lehenengo kanporaketea jokatu zan bertan. Aiarako Bertso Eskolakoek bertaratu ziran hirurogei bat lagunei afari goxoa emon ostean, saioa giro onean hasi zan. Afalostean be bertsozale ugari hurreratu zan bertara eta azkenean 80 bat lagunek txaloz bete eben alkartea.
Ainhoa Comas eta Bingen Sainz gazteek ondo debutau eben Rikardo, Betto, Oihane eta Igoaren ondoan. Oro har nahiko saio txukuna egin eben sei bertsolariek, urduritasunez aparte, ondo erantzun eutseen Lierni Altuna aurkezlearen gaiei.
Edozelan be, txapelketako saio danatan legez, epai bat emon zan amaieran, eta kanporaketetako hiru epaileek, Patxi Aizpurua, Mikel Fernandez de Arroiabe eta Hodei Lopez de Arkautek, honako sailkapena emon eben: Oihane Perea (158 puntu), Xabier Igoa (142,5), Rikardo Gonzalez de Durana (139), Alberto Martinez Betto (134), Ainhoa Comas (132) eta Bingen Sainz (113,5).
Kontuak kontu, Pereak lortu eban finalerdietarako lehenengo txartela, eta ganerakoek beste lau kanporaketetako puntuazinoen zain egon beharko dabe txapelketan aurrera egiten daben ala ez jakiteko. Hurrengo bi kanporaketak datorren astegoienean jokatuko dira, barikuan, hilaren 18an, Oionen eta zapatuan Ilarduian.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!