Donezteben Xabier Silveirak eta Berriozarren Aimar Karrikak irabazi ostean, 18 bertsolarik kantauko dabe finalaurrekoetan
2011-02-28 10:28 BertsolaritzeaTxapelketea hasi aurretik, hiru ziran igazko sailkapenaren arabera zuzenean finalaurrekoetara sailkatutakoak: Julio Soto, Estitxu Arozena eta Oskar Estanga. Horreekaz batera, lau azken-laurenak irabazi dituen bertsolariak sailkatu dira zuzenean: Xabier Terreros (Tafallako saioan), Eneko Lazkoz (Irurtzungoan), Xabier Silveira (Doneztebekoan) eta Aimar Karrika (Berriozarkoan).
Nafarroako Txapelketako azken-laurenak amaituta, honezkero badakiguz finalaurrekoetan kantauko daben 18 bertsolarien izenak. Txapelketea hasi aurretik, hiru ziran igazko sailkapenaren arabera zuzenean finalaurrekoetara sailkatutakoak: Julio Soto, Estitxu Arozena eta Oskar Estanga. Horreekaz batera, lau azken-laurenak irabazi dituen bertsolariak sailkatu dira zuzenean: Xabier Terreros (Tafallako saioan), Eneko Lazkoz (Irurtzungoan), Xabier Silveira (Doneztebekoan) eta Aimar Karrika (Berriozarkoan).
Beste hamaika bertsolarik puntuazinoari esker lortu dabe sailkatzea: Iñigo Olaetxea, Oier Lakuntza, Jon Barberena, Ander Fuentes Itturri, Julen Zelaieta, Iñigo Ibarra, Josu Sanjurjo, Saioa Alkaiza, Jon Elizetxe, Migel Mari Elosegi Luze eta Aritz Saragueta.
Kontuak kontu, holan gelditu dira finalaurrekoak:
- Martiaren 12an, Beran: Oskar Estanga, Eneko Lazkoz, Oier Lakuntza, Jon Barberena, Saioa Alkaiza eta Jon Elizetxe.
- Martiaren 19an, Leitzan: Estitxu Arozena, Xabier Terreros, Iñigo Olaetxea, Ander Fuentes Itturri, Josu Sanjurjo eta Migel Mari Elosegi Luze.
- Martiaren 26an, Elizondon: Julio Soto, Xabier Silveira, Aimar Karrika, Julen Zelaieta, Iñigo Ibarra eta Aritz Saragueta.
Finalaurrekoetarako zein finalerako sarrerak honezkero salgai dozuez www.bertsosarrerak.eu atarian.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!