Bertsolaritzearen inertziak berbagai Bertsolamintza jardunaldietan
2011-02-16 13:43 BertsolaritzeaBertsolaritzearen munduak gogoetea egiteko asmoz ekingo deutse zezeilaren 26an IV. Bertsolamintza jardunaldiei.
Bertsolaritzearen munduak gogoeta zabala egiteko asmoz ekingo deutse zezeilaren 26an IV. Bertsolamintza jardunaldiei. Bertsolaritzan dagozan inertziak izango ditue berbagai; izan be makina bat topau ditue: inertziak bertsolaritzearen irakaskuntzan, inertziak kantetako roletan, inertziak txapelketetan, inertziak bertsolaritzearen sisteman, inertziak ideologian, inertziak bertso sorkuntzan, inertziak umorean, inertziak sortzeko prozesuan eta inertziak gai-jartzailetzan.
Hileotan mintegietan jorratu eta eztabaidatu ostean, hausnarketak gizarteratzeko momentua heldu dala eretxi deutse; bai bertsozale, kulturgile zein euskaltzale guztiei.
Bertsolaritzeari buruzko hausnarketek eta ikerketek osotzen ditue Bertsolamintza ekimena. Orain arte hiru Bertsolamintza egin dira: 1993an, 1995ean eta 2003an. Lehenengo bietan hainbat arloren ganean egin eben gogoeta; azkenengoan, 2003koan, barriz, gaiari eta gaia jartearen ingurukoak landu zituen.
Hainbat adituk hartuko dabe parte Bertsolamintza jardunaldietan; besteak beste, Eric Dicharrek, Andoni Egañak, Amaia Vazquezek, Oier Araolazak, Fredi Paiak, Jon Ansak eta Inon Arrizabalagak. Lehenengo hitzordua Sarako Lurberri aretoan egingo dabe, zezeilaren 26an; bigarrena, martiaren 1ean, Gasteizko Amaia zentroan; hirugarrena, martiaren 4an, Iruñeako Hizkuntza Eskolan; martiaren 10ean, Durangoko Kafe Antzokian; eta azkenengoa, martiaren 12an, Villabonako Gurea Antzokian. Berbaldietaz gan, bertso saioak eta bertso-afariak be antolatu ditue. Informazino zabalagoa behar izan ezkero: www.bertsozale.com
Egitarauari buruzko xehetasunak erantsitako artxiboan dozuez.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!