'Elur-melur ez naz zure bildur'
2010-02-01 09:41 BertsolaritzeaKlima aldaketagaz
luze barik ziur
esan beharko deutsut
betirako agur
esakera aldatu
behar dogu, edur
laster ez da izingo
inor zure bildur.
Jorge Oteizak bertsolaritzeari egindako ekarpena izango da aurtengo Bertso Egunaren ardatza
2010-01-26 14:34 BertsolaritzeaZapatu honetan, urtarrilak 30, Donostiako Kursaalean Jorge Oteizaren ekarpena ardatz izango dauen 41. Bertso Eguna ospatuko da. Eskultore eta pentsalariak bertsolaritzearen munduan itxitako gerizpea oso garrantzitsua dala eretxi deutso Bertsozale Alkarteak eta, 'besteak beste, bertsolaritzeari autortu eutson begiruneak be bultzatu gaitu aurtengoa Oteizaren inguruko Bertso Eguna izan daiten'.
Arkaitz Goikoetxea eta Xabier Legarreta bikain Nafarroako txapelaren bila
2010-01-25 10:58 BertsolaritzeaAstegoienean hasi dan txapelketan, Aizaroz eta Sunbillako saioak irabazita Arkaitz Goikoetxea eta Xabier Legarreta zuzenean sailkatu dira Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetarako.
Egitarau potoloa Okelar, Mutrikuko Bertsopaper Sariketearen XXV. urteurrenagaz bat
2009-12-17 10:51 BertsolaritzeaHogeita bost urte bete dira aurten Mutrikuko lehen bertsopaper sariketea antolatu zanetik. Tarte horretan, sariketeak bere bidea egin dau eta orain urteurren berezia tarteko Mutrikuko Bertso Eskoleak atzera begirako propioa egin eta 'Okelar: Ahotik paperera' liburua argitaratu dau. Bi lan edo liburuxka dira.
Aitor Mendiluzek eta Jone Alberdik irabazi dabe IX. Balendin Enbeita Bertsopaper Lehiaketea
2009-12-15 10:56 BertsolaritzeaAitor Mendiluze bertsolari irurarraren 'Nork ez du lorerik entzun?' lanak Balendin Enbeita Bertsopaper Lehiaketearen 9. edizinoko gailurra jo dau. BECen zazpigarren postua lortutako bertsolaria ispiluagaz izandako alkarrizketa batean oinarritu da sorta saritua osotzeko. Gazteen mailan, barriz, Jone Alberdi urretxuarraren 'Bizitzaren bila' lana izan da onena.
Zorionak, Maialen; eskerrik asko, Andoni
2009-12-14 09:19 BertsolaritzeaTxapelketa Nagusia irabazi dauen lehenengo emakumea da. Joxe Agirre bertsolari beteranoaren eskutik jaso dau txapeldun barriak txapela
Maialen Lujanbio da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren txapeldun barria. 33 urteko hernaniarrak saio osoan goitik ibili eta gero lortu dau azkenean. Amets Arzallusegaz egindako buruz burukoa akorduan eukitekoa izan da.
Dana prest abenduaren 13an Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala jokatzeko
2009-12-10 10:51 BertsolaritzeaGoizean, 9:30etan zabalduko ditue Bizkaia Arenaren ateak eta 11:00etan hasiko da bertso saioa. 14:00etan, bazkaria eta arratsaldean, barriz, 15:40an, Zura taldeak Bertsoka-bertsoka' lana eskainiko dau. Bertso saioa 16:00etan hasiko da eta 20:00-20:30ak inguruan sari-banaketa ekitaldia izango da.
Jone Uria txapeldun Bertxoko Sariketan
2009-12-09 09:52 BertsolaritzeaGaueko protagonista handiak sei finalistak izan ziran, Mikel Artola alegiarra, Enaitz Alustiza bergararra, Jokin Labayen arrasatearra, Iñaki Viñaspre abetxukoarra, Ander Solozabal gasteiztarra eta Jone Uria algortarra. Azken honek, jantzi eban txapela saio on bat eginez.
Joxe Agirrek jarriko deutso txapela 2009ko irabazleari
2009-12-02 14:27 BertsolaritzeaAbenduaren 13an, domekan, Santa Luzia egunean jokatuko da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala; 14.500 lagunentzat lekua egin da (orain dala lau urteko ekitaldian baino 1000 lagun gehiagorentzat) eta sarrerak orain egun batzuk agortu ziran, 'kultur adierazpide arrakastatsuaren seinale'.
Bertxoko'09 Sariketearen finala abenduaren 4an Aramaion
2009-12-01 13:50 BertsolaritzeaAnder Solozabalek, Jokin Labayenek, Mikel Artolak, Iñaki Viñasprek, Jone Uriak eta Enaitz Alustizak kantauko dabe finalean Manex Agirreren aginduetara. Hitzordua datorren zapatuan, abenduaren 4an dogu Aramaioko Iturrieta sagardotegian, 20:30etan.
Finaleko ateetan sarritan parau danak kantauko dau BEC-en
2009-11-30 09:59 BertsolaritzeaAitor Sarriegi da falta zan azken finalistea. Aurreko finaletan ateetan parau ostean, lortu dau beasaindarrak. Belodromoko saioan 651,75 puntu batuta, Sustrai Colina be aurreratu dau sailkapenean.
Azken finalaurrekoa Donostiako Belodromoan egingo da domekan, zemendiaren 29an
2009-11-23 17:44 BertsolaritzeaMaialen Lujanbio, Jon Maia, Aitor Sarriegi, Uxue Alberdi, Arkaitz Estiballes eta Iñaki Gurrutxagak kantauko dabe azken finalaurrekoa. Duda barik, saio erabagiorra izango da, saioaren amaieran jakingo dalako abenduaren 13an, BECen Andoni Egañagaz batera kantauko daben beste zazpi bertsolariak nortzuk izango diran.
Sustrai Colina eta Unai E.T.rriaga estralurtarra lehenengo
2009-11-23 10:03 BertsolaritzeaSustrai Colina zapatuko irabazlearen eta beste guztien baimenagaz protagonista bana egon dira astegoieneko saio bakotxean: Igor Elortza, Gernikan eta Unai Iturriaga, Iruñean. Hori bai, kontrako arrazoiengaitik.
Miren Amuriza: 'Batzuentzako sorpresea izango nintzan eta beste askorentzako sustoa...'
2009-11-19 10:16 BertsolaritzeaEuskal Herriko Txapelketan Nagusian egin dituan saio biak irabazita eta 655,5 puntugaz BECeko finalean egoteko oportunidadea dauka, baina ez oholtza ganera begira dagozan jarleku gorrietan.
Zemendiaren 25ean amaituko da Leioako Bertsopaper Lehiaketan parte hartzeko epea
2009-11-16 16:58 BertsolaritzeaEuskerearen Eguna ospatzeko eta leioaztarren artean euskal literatur genero hori sustatzeko asmoz, Leioako Euskera Zerbitzuak Bertsopaper Lehiaketea antolatu dau. Euskerea edo Euskeraren Eguna gaitzat hartuta, parte-hartzaile bakotxak nahi beste bertsopaper aurkeztu ahal izango dau.
Sustrai Colina eta Amets Arzallus lehenengo; faborito asko artega
2009-11-16 09:47 BertsolaritzeaZapatuan jokatu zan Tolosan lehenengo bueltako bigarren finalaurrekoa. I. Elortzari zortziko txikerreko bertsoko potoak hogei puntu kenduko eutsozan gitxienez. Saioa irabazteko behar zituanak justu. Bestalde, atzoko Hendaiako saioko puntuazino altua ikusi eta gero, bizkaitarrek finalean sartzen gatx izango dabe.
Maialen Lujanbio eta Miren Amuriza ikaragarri
2009-11-09 10:01 BertsolaritzeaBergarako saioak zera argitu euskun: txapelketako errepikatzaile katedradunak kokotekoak errepartidu zituela BECarioen artean. Gasteizen, Miren Amurizaren saio erregular eta kontrolatua aitatu behar da, onenen parekoa eta bere bakarreko bertsoak, barriz, barriro entzun beharrekoak.
Bertso BEC-arioak oposizinoetan
2009-11-05 10:57 BertsolaritzeaGuk etxerako egin behar dogu eta bizkaitarren orain arteko papela aitatu beharrekoa da. Hamar bertsolarik hasi eben txapelketea eta zazpik finalean sartzeko aukerak deukiez oraindino. Egin diran sei final laurenetatik hiru irabazi dabez. Horretaz ganera, kontuan hartu behar da sei saioetatik baten bizkaitarrik ez zala egon.
Finalaurrekoen atarian da Bertsolari Txapelketa Nagusia
2009-11-04 13:32 BertsolaritzeaAstegoien bateko atsedenaldiaren ondoren, datorren zapatuan ekingo deutso barriro txapelketeak bere martxeari. Final laurenetan aurrera egitea lortu daben 17 bertsolariei 2005eko 7 finalista (Unai Iturriaga, Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Amets Arzallus, Sustrai Colina eta Aitor Mendiluze) gehituko jakez, 24 izango dira, beraz, finalaurrekoetan lehiatuko diranak.
Bertsoak hip-hop erritmoan
2009-11-03 10:57 BertsolaritzeaAbenduaren 13an izango da Bertsolari Txapelketa Nagusiko final handia eta, tartean, bertsozale gazteek euren bertsotarako doeak probetako aukerea izango dabe 'bertso hip' lehiaketan. Hip-hop erritmoak hartuta, neurri txikiko bi kopla egin beharko ditue lehiakideek, gai librean.
Eskerrik asko zuri. Suberterik onena opa deutsugu!!!
»» Bertso Udalekuetako hezitzaile bila dabiz