Sasoi bateko eta egungo bertsolariak, alkarlanean, Getxon
2010-11-12 10:36 BertsolaritzeaGetxon, Algortako Bertsolari Eskoleak (ALBE) antolatuta, Jose Luis Gorrotxategi eta Imanol Lazkano bertsolariek euren eskarmentu handia erakusteko aukerea izango dabe bariku honetan, zemendiak 12, 21:00etan, Algortako Piper's taberna irlandarrean, Bihotza Gazte izeneko emonaldian. Kupela taldeak osotuko dau kartela eta sarrerea dobakoa da.
Algortako Bertsolari Eskolak (ALBE) antolatuta, Jose Luis Gorrotxategi eta Imanol Lazkano bertsolariek euren eskarmentu handia erakusteko aukerea izango dabe bariku honetan, zemendiak 12, 21:00etan, Algortako Piper's taberna irlandarrean, Bihotza Gazte izeneko emonaldian. Kupela taldeak osotuko dau kartela eta sarrerea dobakoa da.
Abeslari eta pandero jolea dan Anjel Larrañaga, Xabier Alberdi Zabale trikitilaria eta Juan Ezenarro Berastegi perkusino-joleak osotzen daben hirukoteak trikitia, musikea eta animazinoagaz osotuko dau bertsolarien saioa.
VIII. edizinoa beteten dau aurten Bihotza Gazte bertso-jaiak. Imanol Lazkano igaz be izan zan Algortan eta, beragaz batera, Manolo Arozena. Eta orain dala bi urte, Mikel Mendizabal eta Imanol Muruak osotu eben kartela. Bertsolari beteranoen jakituriaz gozetako Algortako Bertsolari Eskoleak urtero antolatzen dauen saioa da honako hau, baina ez da urtean zehar adineko bertsolariakaz ALBEk egiten dauen bertso-kartel bakarra.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!