Erabagita dago Arabako Bertso Txapelketan zein bertsolari lehiatuko diran
2010-11-04 14:37 BertsolaritzeaArabako Bertsozale Alkarteko kide Asier de la Fuentek azpimarratu dauenez, 2011ko txapelketan lehenengoz 30 bertsolari abiatuko dira txapelaren bila eta horrek 'freskurea eta arpegi barriak' emongo deutsoz txapelketeari.
Dulantziko Okelu alkartean, Baranbioko Garrastatxuko txokoan eta Elosuko alkartean egindako saioetan ataratako emoitzetan oinarrituta, Maialen Saiz de Okariz, Bingen Saiz, Jon Pinedo, Iñaki Tena, Ainhoa Comas, Iker Pastor, Unai Mendibil, Irati Anda, Elyem Chej, Gaizka Urtaran, Maite Solozabal, Josu Campo eta Amaia Lasaga izan dira Arabako Bertsolari Txapelketan aurrera egiteko sailkatu diran bertsolariak.
Arabako Bertsozale Alkarteko kide Asier de la Fuentek azpimarratu dauenez, 2011ko txapelketan lehenengoz 30 bertsolari abiatuko dira txapelaren bila eta horrek 'freskurea eta arpegi barriak' emongo deutsoz txapelketeari. Izan be, aitatutako 13 bertsolariei, 2009ko Arabako Bertsolari Txapelketan parte hartu eben 17 bertsolariak ganeratu behar jakez. Hori dala eta, ohikoa baino luzeagoa izango da txapelketea: 5 kanporaketa, 3 finalaurreko eta finala.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!