Sustrai Colinak irabazi dau bigarren finalerdia, eta final handia erabagita geratu da

Bizkaie! 2010-10-25 18:07   Bertsolaritzea

Sustrai Colina urruñarrak txukun eta dotore osotu eban bere bertso emona Gabadiko bigarren finalerdian. Miren Artetxek bigarren postua eskuratu eban, tartekako bertso ikusgarriak eskaini ondoren. Joanes Etxebarria hirugarren sailkatu zan eta xiberotarrak final handian kantetako aukerea izango dau.

Sustrai Colina urruñarrak txukun eta dotore osotu eban bere bertso emona Gabadiko bigarren finalerdian. Miren Artetxek bigarren postua eskuratu eban, tartekako bertso ikusgarriak eskaini ondoren. Joanes Etxebarria hirugarren sailkatu zan eta xiberotarrak final handian kantetako aukerea izango dau. Hona hemen saioaren sailkapena:

1. 340,5…….Sustrai Colina
2. 319,5…….Miren Artetxe
3. 312,5…….Joanes Etxebarria
4. 297……….Mixel Aire, “Xalbador II”
5. 295,5…….Patxu Iriart
6. 288……….Ximun Cazaubon

Gabadiko herriko gela jentez gaznezka egoala hasi zan Xilaba Txapelketako bigarren finalerdia; antolakuntzak ezarri zituan aulkiak gitxiegi subertau ziran eta beste berrogei jesarleku ezarri behar izan zituen batu zan jenteari saioa segiduteko aukerea emotearren. Maritxu Lopepek emon zituan gaiak eta berak gidatu eban bertsularien lana.

Kontuak kontu, ondokoa da finalerdietako sailkapen osoa. Lehenego zortziek finalean parte hartuko dabe:

1. 377……..Amets Arzallus
2. 345,5…..Eneritz Zabaleta
3. 340,5…….Sustrai Colina
4. 337……..Odei Barroso
5. 319,5…….Miren Artetxe
6. 316,5…..Ekhi Erremundegi
7. 312,5…….Joanes Etxebarria
8. 305,5…..Xumai Murua

9. 297……….Mixel Aire, “Xalbador II”
10. 296……..Gillen Hiribarren
11. 295,5…….Patxi Iriart
12. 288……….Ximun Cazaubon

Xilaba, Xiberoa, Lapurdi eta Baxe Nabarreko Bertsolari Xapelketako finala, zemendiaren 13an jokatuko da Donibane Lohitzuneko Jai Alai frontoian, arratsaldeko 17:0etan hasita. Aurrez aurre, Amets Arzallus, Eneritz Zabaleta, Sustrai Colina, Odei Barroso, Miren Artetxe, Ekhi Erremundegi, Joanes Etxebarria eta Xumai Murua izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu